BAT, B Accelerator Tower nazioarteko ekintzailetza aurreratuaren arloan aurrekaririk gabeko eredu bati erantzuten dio; Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren bultzada publikotik sortu den zentroa, eta nazioarteko kudeatzaileen aliantza batek, enpresa eta berrikuntzaren alorreko eragile nagusien eskutik. BAT eredua nazioarteko konektibitate handiagatik nabarmentzen da, baita balio erantsiko zerbitzuen zorroa eskuragarri izateagatik ere, lankidetzan oinarritutako berrikuntza azkartzeko eta garatzeko.

Norentzat?

BAT teknologikoki aurreratutako proiektuak dituzten startup, ETE eta korporazioei zuzenduta dago.

Lagunduko dizugu

Startup, korporazio eta ETEentzako ad-hoc zerbitzuak, dibertsifikazio-berrikuntza-prozesuak bizkortzeko.

Nazioarteko 140 zentro baino gehiagorekin konektatua, hazten eta erronka berriak konpontzen laguntzen dieten sinergiak sortzeko eta irtenbideak garatzeko.

Co-working guneak, guztiz hornitutako bulego pribatuak 2 eta 10 pertsonentzako, bilera gelak, auditorioa, terraza, atseden hartzeko guneak eta kafetegia.

Ekitaldi espezializatuen eta networking-aren agenda, bai BAT komunitatean bertan, bai nazioarteko nodo ezberdinekin.

Azelerazio-programak zabaltzea sektoreko eta aditu, sortzaile eta inbertitzaile teknologikoen sare zabal baten laguntzarekin.

ETEei eta startupei aholkularitza eta inbertsioa eta finantzaketa bilatzeko laguntza.

Matchmaking programak berrikuntza irekiko ereduetan.

Talentua, proiektuak eta I+G+b merkatuko beharrekin lotzea, teknologia-transferentzia azkartuz.

Pilotuak garatzea, kontzeptu-frogak… korporazio, zentro teknologiko eta unibertsitateen azpiegitura, laborategi eta ekipamenduetan berrikuntza irekiko ereduetan, hala nola, Europako proiektuetara sartzeko partzuergoak, besteak beste .

Non?

Gran Vía 1
48001 Bilbo – BIZKAIA

Bloga

Azken albisteen berri izateko, sartu Beaz blogean

Sartu blogera