EEN Sarea
Enterprise Europe Network-eko euskal nodoko kide legez euskal enpresak nazioartera zabal daitezen laguntzen dugu, enpresa eta teknologia lankidetza sustatuz eta Europako Batasunak finantzatzen dituen I+G programak ahal gehien balia daitezen bultzatuz.
60 herrialde baino gehiagoko 600 antolakundeetako bat gara eta –datu-base handien bidez konektaturik- mugaz gaindiko lankidetza eskaintza eta eskariak, jakintza eta enpresei buruzko informazioa konpartitzen ditugu.
Gure zerbitzuen artean teknologia edota merkataritza bazkideak bilatzea, Europako diru-laguntza programak eskuratzeari buruzko informazioa ematea eta lege eta finantzaketa gaiei buruz aholkularitza eskaintzea daude.
Enpresentzat leihatila bakar legez jokatzen dugu eta gure zerbitzuak batez ere ETEei zuzenduta dauden arren, gainerako enpresa, unibertsitate eta ikerkuntza zentroentzat ere eskuragarri daude.