Saltar al contenido

Artisautza

logotipo artesanía

Bizkaian artisautza sektorea dinamizatzeko eta berpizteko laguntzak, enpresa berrien sorkuntza bultzatuz, artisauen prestakuntza hobetuz eta artisautzaren jakintza zabalduz.


2021

Egutegia Aurkezteko epea

maiatzaren 14tik - ekainaren 13ra

Maiatzaren 14tik ekainaren 13ra bitartean zabalik egongo da epea Artisautza Sustatzeko foru programan eskaerak egiteko. Helburua Bizkaiko enpresa eta profesionalen lehiakortasuna bultzatzea da.

Programak hiru jardun-arlo bereizten ditu:

1. Arloa

Artisautzako enpresentzako laguntza-neurriak COVID-19aren krisiaren ondorioz, beren jarduerarako inplizituak diren gastu arruntak estaltzeko pentsatuak: Gizarte Segurantza, autonomoen kuotak, argia, telefonoa, Internet, etab., eskabideak aurkezten diren hurrenkeraren arabera emango dira, aurrekontua agortu arte.

2. Arloa

Artisau-enpresek beren lehiakortasuna indartzeko garatutako jarduerak, besteak beste, tailerren ezarpena eta erreforma; prestakuntza; online salmentara egokitzea; edo makineria eta ekipamendu informatikoa erostea. Laguntzak norgehiagokako araubidearen bidez emango dira.

3. Arloa

Artisautza elkarteek bultzatutako jarduerak, hala nola azoketan parte hartzea, kudeaketa hobetzea, edo sustapena eta zabalkundea. Baita norgehiagoka-erregimenean ere.

 
Artisautza sektoreak badu erronka bat: gizarte aldaketa berrietara egokitzea.

Bernat Vidal 
ARBASO

 

Arantxa Cereceda
 
Zure ohiko merkatua agortzen denean merkatu-nitxo berriak bilatu behar dira eta produktua haien beharrizanetara moldatu

Arantxa Cereceda
ARTESANÍA GRACI

 

Beaz

GRATIS
VER