Ir al inicio del contenido

Ekintzailetza eta Gizarte Berrikuntza

logotipo innovación social

Gizartean eragin handia duten proiektuak eta enpresa berritzaileak garatzeko eta abiarazteko laguntzak, honako eremu hauetan: ingurumena, zahartze aktiboa, osasuna eta ongizatea, eta gizarteratzea.


2024

Calendario Aurkezteko epea

otsailaren 1tik martxoaren 13ra

Nori zuzenduta dago?

1. arloa. Gizartean eragin handia duten gizarte-proiektu berritzaileen kontrastea

  • Gizarte-eragin handiko enpresa-proiektu berritzailea duten enpresak, betiere sozietatearen egoitza fiskala eta ekoizpen-zentro bat Bizkaian badute.
  • Gizarte-eragin handiko enpresa-proiektu berritzailea duten enpresak, baldin eta Bizkaiko ekoizpen-zentro bat badute eta, gutxienez, Bizkaiko ekoizpen zentro horri lanaldi oso baliokideko lanpostu bat atxikita badute eta beren lana Bizkaian egiten badute.

2. arloa. Enpresa-proiektu sozial berritzaileen garapena

  • Gizarte-eragin handiko enpresa berritzaile berrien pertsona fisiko sustatzaileak.
  • Gizarte-eragin handiko enpresa berritzaile berriak, EJZan alta emanda ez daudenak edo altaren lehenengo eguna 2022ko urtarrilaren 1a edo haren ondokoa dutenak.
  • Dauden enpresak, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean gutxienez 5 lanpostu dauzkatenak, gizarte-eragin handiko enpresa berritzaile berriak sustatzen dituztenak.
  • Lehendik dauden enpresak, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den datan gutxienez 5 lanpostu dituztenak, gizarte-eragin handiko negozio-unitate berritzaile berrien sustatzaileak.

3. arloa. Gizartean eragin handia duten enpresa berritzaile berriak

  • Erakunde onuradunaren izaera beteko dute lanaldi oso baliokidean gutxienez 2 enplegu duten gizartean eragin handia duten enpresa berritzaileak; gainera, Bizkaiko ekoizpen-zentroari atxikita egon behar dute eta lana Bizkaian egin eta EJZn alta emandako lehen data 2022ko abuztuaren 1a edo geroagokoa badute.

4. arloa. Gizarte-erakundeentzako enpresa-proiektu sozial berritzaileak

  • Enpresaren gizarte-proiektu berritzailea garatzea eta martxan jartzea sustatzen duten gizarte-erakundeak.
  • Enpresa edo gizarte-erakunde berritzaile berriak, EJZan lehenengo alta data 2022ko urtarrilaren 1ean edo ondoren dutenak, baldin eta lanaldi oso baliokidean Bizkaiko ekoizpen-zentroari atxikita langile bat izanda lana Bizkaian garatzen badute.

Zer gastu estaltzen ditu?

1. arloa. Gizartean eragin handia duten gizarte-proiektu berritzaileen kontrastea

  • Negozio-proposamenaren bideragarritasunari buruzko aurretiazko azterlanak, txosten teknikoak eta merkatuan hasieran alderatzea.
  • Bidaiak eta ferietara joatea merkatua probatzeko.
  • Proiektua garatzeko kanpoko aholkularitza.
  • Gastuen %80era arte, 30.000 euroko gehieneko mugarekin

2. arloa. Enpresa-proiektu sozial berritzaileen garapena

  • Merkatuko bideragarritasun-azterketak, marketin-azterketak eta txosten teknikoak.
  • Produktu edo zerbitzuaren kontzeptua, ezaugarriak eta oinarrizko funtzionaltasunak garatzea.
  • Jabetza intelektuala edo industriala babestea, erregistroak, ziurtagiriak eta homologazioak.
  • Proiektua garatzeko kanpo aholkularitza.
  • Bidaiak eta ferietara joatea proiektua garatzeko.
  • Gizarte-eragina neurtzeko datuak jasotzeko aholkularitza.
  • Gizartean eragin handia duten enpresa berritzaile berriak badira, Bizkaian negozio-lokal bat alokatzea.

3. arloa. Gizartean eragin handia duten enpresa berritzaile berriak

  • Enpresa berria eratzea eta abiaraztea.
  • Enpresa berria sortzeagatiko prima
  • Bidaiak egitea eta azoketan parte hartzea
  • Jabetza intelektuala edo industriala babestea, erregistroak, ziurtagiriak eta homologazioak.
  • Bizkaian negozio-lokala errentan hartzea.
  • Gizarte-eragina neurtzeko datuak jasotzeko aholkularitza.
  • Teknologo bat edo negozioa garatzeko pertsona baten kontratazioa.

4. arloa. Gizarte-erakundeentzako enpresa-proiektu sozial berritzaileak

  • Diruz laguntzeko egitatetzat joko da enpresa-proiektu sozial berritzaileen definizioa, garapena eta abiaraztea.
  • Merkatuko bideragarritasun azterketak, marketin-azterketak eta txosten teknikoak.
  • Produktu edo zerbitzuaren kontzeptua, ezaugarriak eta oinarrizko funtzionaltasunak garatzea.
  • Ferietarako bidaiak eta partaidetzak.
  • Abiarazteko gastuak.
  • Jabetza intelektuala edo industriala babestea, erregistroak, ziurtagiriak eta homologazioak.
  • Proiektua garatzeko kanpo-aholkularitza.
  • Gizarte-eragina neurtzeko datuak jasotzeko aholkularitza.Proiektura bideratutako langileen barne gastuak.

Informazio gehiago Ekonomia Sustatzeko Sailaren webgunean

  • Twitter
  • YouTube
  • LinkedIn
  • Flicker
  • Sindicación RSS

Beaz

GRATIS
VER