Ekintzailetza eta Gizarte Berrikuntza
Gizarte enpresa edo erakunde berritzaileen proiektu berriak abian jartzea errazteko eta Bizkaian gizarte enpresa edo erakundeen sorkuntza sustatzeko laguntzak.
2023
Aurkezteko epea
apirilaren 17tik maiatzaren 12raNorentzat den
1. arloa. Enpresa-proiektu sozial berritzaileak identifikatu eta balidatzea.
- Negozio-proposamenak sortu eta definitzea.
- EAEn ordezkari diren erakundeak, baldin eta enpresa-proiektu sozial berritzaileen negozio-proposamenak sortzeko proiektu bat badute gizarte-entitate talde baten izenean, gehienak Bizkaikoak.
- Enpresa-proiektu sozial berritzaileak balidatzea eta merkatuarekin kontrastatzea.
- Bizkaiko pertsona fisikoak diren gizarte-ekintzaileak: gizarte-enpresa berritzaile berria sortzeko proiektua dutenak.
- Lehendik dauden Bizkaiko enpresa edo gizarte-entitateak: enpresa-proiektu sozial berritzailea dutenak.
2. arloa. Enpresa-proiektu sozial berritzaileak garatzea
- Lehendik dauden gizarte-entitateak, baldin eta gizarte-proiektu berritzaile bat garatzea eta abiaraztea sustatzen badute.
- Gizarte-enpresa edo gizarte-entitate berritzaile berriak, baldin eta 2018ko urtarrilaren 1ean edo egun horren ondoren eratu badira. Haien izaera sozialak esplizituki jasota egon behar du sozietatearen eskrituretan edo estatutuetan, sozietatearen xedearen barruan.
3. arloa. Enpresa-proiektu sozial berritzaileen hazkundea eta eskalabilitatea
- Gizarte-enpresa edo gizarte-entitate berritzaile berriak, baldin eta ekonomia-jardueren gaineko zergan 2015ko urtarrilean edo handik aurrera alta eman badute eta negozioa hazteko itxaropena badute.
- Lehendik dauden gizarte-entitateak, baldin eta aurretik Ekintzailetza eta Gizarte Berrikuntza Programaren diru-laguntza jaso duen enpresa-proiektu sozial berritzaile bat badute, negozio horrek negozio-lerro sozial berritzaile berri bat sortu badu, eta negozioa hazteko itxaropena badute.
Estaltzen dituen gastuak
1. arloa. Enpresa-proiektu sozial berritzaileak identifikatu eta balidatzea.
- Enpresa berri edo gizarte entitate berritzailentzako enpresa-plana garatu eta definitzea izango da.
2. arloa. Enpresa-proiektu sozial berritzaileak garatzea
Enpresa-proiektu sozial berritzaileak garatu, definitu eta abiaraztea.
3. arloa. Enpresa-proiektu sozial berritzaileen hazkundea eta eskalabilitatea
Dagoeneko finkatuta dauden enpresa-proiektu sozial berritzaileen hazkundea eta eskalabilitatea lortzeko prozesua, proiektuek helburu hauetarako bide ematen dutenean:
- Produktuaren/zerbitzuaren industrializazioa, estandarizazioa edo paketatzea edo lehendik dagoen negozioaren merkatu berrietarako eskalabilitatea
- Lanbide-gaitasunak eta fakturazioa eta/edo enplegua areagotzea lehiakortasuna handitu dadin