Saltar al contenido

Networking

Networking

Bizkaiko Aldundiaren programetan parte hartzen duten enpresa berritzaileek elkar ezagutu dezaten eta lankidetzarako aukerak hauteman ditzaten errazten dugu.

Horretarako, interes komunak dituzten antolakundeen arteko bilera mugatuak antolatzen ditugu. Metodologia sinplea erabiliz taldeari beren proiektua azal diezaioten eta banaka elkarrekin hitz egin dezaten ahalegintzen gara.

Zerbitzu honen erronkak dira: lankidetzarako proiektuak hautematea, enpresa eragile eta ETE eta startupen artean harremanak erraztea eta lankidetzaren kontzeptua zabaltzea.