Saltar al contenido

Personas en Deusto kabi

Deusto kabi

Teknologia oinarriko haztegi hau Bizkaiko Foru Aldundiak eta Deustuko Unibertsitateak bultzatzen dute unibertsitate spin-offak bultzatzeko xedeaz. Beazek bertan ekintzaileei aholkularitza eta laguntza zerbitzuak eskaintzen dizkie.

Haztegietara sartu ahal izateko baldintza nagusiak Deustuko Unibertsitatearekiko lotura izatea eta proiektu berritzaile eta bideragarria edukitzea dira.

Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatean kokatuta dago eta 500m2ko enpresa moduluak dauzka; gainera, ekintzailetza gela, bulegoak, bilera gelak eta aurre-inkubazio  gunea dauzka. 

Inkubagailu honetan gehien baloratzen diren gaiak enpresa sortzeko fase guztietan dagoen laguntza eta segimendua, prestakuntza ekintzak, DeustoTech teknologia instituturako harremana eta ESIDEren laborategietara sarbidea izatea dira. 

Argibide gehiago Deusto Kabiren webean