Saltar al contenido

Nagusi Intelligence Center

Nagusi Intelligence Center Bizkaiko Foru Aldundiaren apustu estrategikoa da, zahartzearen, osasunaren eta iraupen luzeko zainketen inguruko jarduera ekonomikoa bultzatzeko.

Administrazio Publikoaren, Sektore Pribatuaren eta Unibertsitatearen artean partekatutako proiektua da.

Nagusi Intelligence Center Startupsentzat, pertsona ekintzaileentzat eta enpresa finkatuentzat pentsatuta dago, zahartzera, asistentzia-teknologia berrien sorrerara eta adinekoen zaintza eta arretaren berrikuntzara bideratutako ezagutza espezifikoa sortzeko.

Ekintzailetza- eta berrikuntza-proiektuak garatzeko coworking-espazioa, beste pertsona ekintzaile batzuekin eta helburu berberak dituzten Startupsekin eta Beaz aliatu gisa. .

Iraupen-aldia 12 hilabetera artekoa da, eta beste 12 hilabetera arte luza daiteke.

Nagusi Intelligence Center coworking-gunea Urduliz dorreko 3. solairuan dago (Aita Gotzon 37, 48610 Urduliz). 470 m2 ditu, 36 postutarako edukiera, ekintzailetza- eta berrikuntza-proiektuak garatzeko prestatuta dago, eta lanerako guneak eta bilera-gelak ditu.

Zerbitzuak

  • Wifi.konexioa
  • Fotokopiagailua, imprimagailua eta scanerra.
  • Bilera-gelak.
  • Garbiketa zerbitzua.
  • Vending makinetarako sarbidea.
  • Laguntza teknikorako eta tutoretzarako sarbidea (orientazioa, informazioa eta jardueren zabalkundea).
  • Interrelazioa eta sinergiak sortzea errazten duten dinamikak.

NIC Ekosistemaren Ekitaldiak 

Ekonomia zilarrarekin lotutako ekitaldi-mota desberdinetan parte hartzeko aukera, merkatuaren joerak ezagutzeko, enpresa handien erronkak konpontzeko eta konponbideak elkarrekin garatzeko, besteak beste.

  • Ekonomia zilarraren inguruko hitzaldiak
  • Networking jardunaldiak, enpresa bultzatzaileek berrikuntza irekiko erronkei aurre egiteko planteatutako jardunaldiak
  • Beaz-en zerbitzu berriak aurkezteko ekitaldiak
  • Hackáthoiak 

Informazio gehiago: https://web.bizkaia.eus/es/web/nic/ y Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.


Ezagutu nahi bagaituzu, eskatu bisita bat formulario honen bidez.

Bisitaren eskaera

Zure ideia edo enpresa-proiektua gure coworking gunean garatu nahi baduzu, eskatu zure espazioa hemen.

Lekuaren eskaera

  • Twitter
  • YouTube
  • LinkedIn
  • Flicker
  • Sindicación RSS

Beaz

GRATIS
VER