Ir al inicio del contenido

Startupei inbertsio-txandetan gaikuntza ematea

Finantza-baliabideak bilatzea empresa sortu berrien kezka nagusietako bat. Halaxe da sortu aurreko unetik, eta halaxe izango da hazkunde osoan ere.

Dauden finantzaketa-iturriak ezagutzeak eta une bakoitzean zure enpresa-proiektura hobekien egokitzen dena zein den jakiteak merkatuan arrakasta edo porrota izatearen arteko aldea ezar dezake.

Horregatik, alderdi kritiko horretan ekintzaileei laguntzeko, Beazek abian jarri du zerbitzu berri bat hurrengo helburuak lotzeko:

  • Bizkaiko startupen hazkundea eta iraunkortasuna ziurtatzea
  • Finantzaketa bilatzen arrakasta izan dezaten tresnak ematea
  • Agente inbertitzaileengana heltzea erraztea eta euren aurrean ikusgarritasuna eskaintzea .

Zerbitzua hazkunde-erronkak dituzten startup berritzaileentzat pentsatuta dago, eta hurrengoak proposatzen dizkie:

“Finantzaketa-txanda: prest al dago nire startupa?” gida

Argitalpen honetan startup batek bere bizi-ziklo osoan, ideia bat denetik hazkunde-fasera arte, erabil ditzakeen finantzaketa-tresna publiko eta pribatu nagusiak aurkezten dira laburki. Gidan finantzaketa-txanda bati aurre egiteko jarraitu beharreko urratsak ere azaltzen dira eta gomendio orokorrak eta jardunbide egokien dekalogo bat proposatzen dira. 

 Gida jeitsi 

Trebakuntza

Ikastaroak 5 tailerretan datza eta bertan finantzaketa lortzeko estrategia bat definitzeko funtsezko alderdiak jorratzen dira: ekosistema inbertitzailearen ezagutza, kontuan hartu beharreko legezko alderdiak, startupak baloratzeko metodoen azterketa edo inbertitzaileen aurrean egin beharreko aurkezpena.

 Izena emateko formulariora joan 

Bizkaia Inbertsio Foroa

Aurrez aurreko topaketa izango da. Aurretiaz hautatutako startupek proposamenak aurkezten dizkiete inbertitzaileei, Family Officeri, business angelsei eta Euskadin eta estatu mailan jarduten duten kapital funts publiko eta pribatuei.

 Izena emateko formulariora joan 

  • Twitter
  • YouTube
  • LinkedIn
  • Flicker
  • Sindicación RSS

Beaz

GRATIS
VER