Ir al inicio del contenido

NextGenerationEU Funtsak

Zerbitzuaren helburua enpresei informazioa eta laguntza eskaintzea da NextGenerationEU funtsen esparruan. Bere lana Bizkaiko ekosistema berritzailearen garapena gidatu eta sustatzean datza, proiektuak egituratzeko beharrezkoa den metodologiari buruzko orientazioa emanez. Azken helburua da Bizkaiko start-upak eta ETEak finantzatzeko aukerak bilatzeko lehen urratsak ematera bultzatzea, funts horiei lotutako deialdien bidez.

Laguntzen dizugu

Ezinbesteko jarraibideak argitzeko eta Inbertsio Plan Estrategikoak sortzeko metodologiaren ezarpena errazteko tailerrak eta lan saioak. Jarduera hauen helburua proiektu zehatzetan inbertsioak progresiboki egituratzea da, bai banakakoak bai lankidetzakoak, interesatuak etorkizuneko finantzaketa deialdietara sartzeko prestatzeko helburuarekin.

 

Lehentasunezko sektoreetara bideratutako lantaldeen dinamizazioa, zehazki, Ekonomia Suspertzeko eta Eraldaketarako Proiektu Estrategikoen (PERTE) arloetan, non posta elektroniko bidez etengabeko komunikazioa ezarriko den, parte-hartzaileak bere jardun-eremuko azken bilakaeraren berri izateko. Horrez gain, zure gaitasunen profila definitzeko eta hobetzeko laguntza eskainiko da.

Hileroko buletina, NextGenerationEU-ren finantzaketa esleitzeko prozesuaren azken berriak eta aurrerapenak jorratzen dituena, testuinguru honetako gai garrantzitsuenen eta gaurkotasunaren ikuspegi orokorra eskaintzen duena.

 Norentzat?

Jarduera industrialetan, industriarekin, garraioarekin edo handizkako merkataritzarekin lotutako zerbitzuetan zentratzen duten eta berrikuntza-proiektuei aurre egiteko konpromisoa, gaitasuna eta baliabideen esleipena duten Bizkaiko ETEentzat.

Jardunaldietan izena eman

Beaz

GRATIS
VER