Saltar al contenido

  • Servicios

    Bizkaiko ETEei eta ekintzaileei laguntza emateko zenbait zerbitzu eskaintzen ditugu.

Finantza-funtzioaren diagnostikoa

Zerbitzu honen helburua da enpresaren egoera ekonomiko-finantzarioari eragiten dioten aldagaiak aztertzea, eta hobetzeko aukerak hautematea, diruzaintza, likidezia, kostu, finantzaketa-estrategia, txostene eta kudeaketa-adierazleei dagokienez.

Finantza-estrategia ona izatea funtsezkoa da enpresa osasuntsua, fruituak emango dituena eta denboran zehar hazkunde orekatua eta iraunkorra izango duena lortzeko.

Ingurune ekonomikoa eta, beraz, merkatuak ere azkar aldatzen direnez, are beharrezkoagoa da enpresaren operatibaren finantzaketa-premien diagnostiko eguneratua izatea: tentsio ekonomikoak sor ditzaketen eraginkortasunik ezak hautematea ahalbidetuko duen analisia egitea, eta horiek konpontzeko irtenbideak definitzea.

Beazek Elkargi SGRkin lankidetzan
eskaintzen duen zerbitzua da.

Zerbitzua lau faseko ibilbidea da:

  • 1. fasea: enpresaren errealitatea aztertzea:
    • Informazio-eskaera:
      • Ezagutza lortzeko galdetegia.
      • Finantza-egoerak (3 ekitaldi).
    • Informazioa aztertzea eta lan-tailerra prestatzea.
  • 2. fasea: lan-tailerra (bi bilera):
    • Egungo egoeraren ebaluazioa.
    • Hobetzeko aukerak eta epe laburreko lorpenak hautematea.
  • 3. fasea: ondorioak (bilera bat).
    • Diagnostikoaren azken txostena egitea.
    • Ondorioak eta hobetzeko aukerak aurkezteko saioa.
  • 4. fasea: jarraipena (bilera bat bi hilabetera).
    • Hobetzeko aukeren ezarpenaren jarraipena.

Hurrengo urratsak definitzea.

Zerbitzu honen barruan daude egoeraren diagnostikoa, irtenbide posibleen definizioa eta lortutako emaitzen jarraipena. Zerbitzutik kanpo geratuko litzateke hartu beharreko neurrien ezarpena.

Nori zuzenduta dago?

  • Bizkaiko startup eta enpresa txiki eta ertainak, 5 eta 100 langile bitartekoak.
  • Industria-sektoreetako, eraikuntzako, garraioko, industriarekin lotutako zerbitzuetako, turismoko eta handizkako merkataritzako enpresa txiki eta ertainak.

Prozesuaren baldintzak

  • Enpresako zuzendaritzaren konpromisoa prozesuari ekiteko, gutxieneko berme batekin: proiektuari atxikitako pertsonen inbolukrazio eta parte-hartzea.
  • Enpresa txiki eta ertainei egokitutako metodologia balidatua, enpresa bakoitzeko 3.000 euroko merkatu-kostuarekin. % 67ko hobaria izango du, eta, beraz, enpresak000 euroko gastua baino ez du bere gain hartu beharko prozesu osoan.

 

Beaz

GRATIS
VER