Finantzaketa bilatzea (64bis)
I+G+b proiektuetarako aurretiazko txostena finantzatzailea bilatzeko
Balorazioak oraindik burutzen hasi ez diren proiektuetarako dira eta iraunaldi osorako, egingo diren gastuen aurreikuspenekin. Kalifikazio hau, 64 bis artikuluan jasotako kasuetarako aurreikusita, Sozietateen gaineko Zergaren 11/2013 Foru Arauko 62 eta 63 artikuluei dagokie.
Zerbitzu hau Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantzen Sailak eta Beazek sinatutako lankidetza-hitzarmenaren fruitua da.
Finantzatzaileak kenkaria egiteko burututako jardueren I+G+b-ko proiektuen kalifikazio fiskaleko txostena
Zerga ondorioetarako kalifikazio-txostenak –doakoak– ematen ditugu, dagoeneko burututako jarduerak dituzten I+G+b proiektuetarako, baldin eta, gainera, aurretiko txosten arrazoitua badute eta beren proiektua finantzatzeko kontratua formalizatu badute. Txosten horiek lotesleak izango dira finantzatzaileak bere autolikidazioan kenkaria egin ahal dezan.
Kalifikazio hau, 64 bis artikuluan jasotako kasuetarako aurreikusita, Sozietateen gaineko Zergaren 11/2013 Foru Arauko 62. eta 64. artikuluei bitartekoie, zergen arloko zenbait aldaketa sartzen dituena.
Zerbitzu hau Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantzen Sailak eta Beazek sinatutako lankidetza-hitzarmenaren fruitua da.
Deialdia itxita