Saltar al contenido

Enkarterriko estimulu plana 2018-2019

Enkarterriko eskualdea bereziki jota utzi du krisiak eta horrek inpaktu negatiboa izan du haren garapenean eta bere enpresa-egituraren lehiakortasunean. Egoera hau ikusirik, Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta eskualdeko udalerriek 2018-2019 aldirako plan berezi bat prestatzea erabaki zuten, Enkarterriren garapena bultzatzen laguntzeko.

Estimulu-planaren neurriak hiru irizpide jarraituz ezarri dira: egingarriak, eskuragarriak eta zehatzak izan behar dute.

Estimulu planak dauzkan 12 neurriek eskualdeko arazo jakinei erantzuten diete eta haien helburua enpresen lehiakortasuna hobetzea da. Beazek bereziki bitan esku hartzen du:

  • Eskualdeko industria sarea indartu, haren lehiakortasuna hobetu eta lanpostu berriak sortzeko proiektua.
  • Ekintzailetza aurreratuko programa, enpresa ekimen berriak eta lanpostuak bultzatzeko, gazteei eta emakumeei berebiziko arreta emanez.