Saltar al contenido

Dweek

Bilbao Bizkaia D Week ekitaldiaren helburu nagusia sormen-industriak bultzatzea da eta hiriko eta Lurraldeko hogei lekutan berrogei jarduera baino gehiago biltzen ditu. Jarduera guztiak sormen sektoreetako profesionalei (arkitektura, artisautza, ikus-entzunezkoak, komunikazioa, eduki digitalak, diseinua, interiorismoa, moda eta bideo jokoak) eta jende orori zuzentzen zaizkie.

Bilbao Bizkaia D Week-en barruan izaten diren hitzaldi, tailer, erakusketa eta beste ekitaldi batzuetara bertaratzen direnek aktiboki parte har dezatela da xedea, nazioarteko esperientziak elkar-trukatzeko eta gure Lurraldean honelako industriak bultzatzeko alternatibak sortu ditzagun.

Informazio gehiago