Saltar al contenido

Bilbao Bizkaia Film Commission

Bilbao Bizkaia Film Commission, ikus-entzunezko produktuen, film luzeen, animazioen, film laburren, dokumentalen, sailen, iragarkien eta erreportajeen grabazioak kudeatzeko, sustatzeko eta erakartzeko zerbitzua. Bilbon eta Bizkaian filmatzeko interesa duten nazioarteko, estatuko eta tokiko proiektuentzat “leihatila bakar” gisa dihardu Bilbao Bizkaia Film Commission.

Ekoiztetxeek modu pertsonalizatu eta zuzenean jasotzen dute informazio osoa: zerga pizgarriak, ekoizpenari laguntza emateko neurriak, legezko izapideak, espazio publikoaren erabileraren kudeaketa, zirkulazio eta segurtasun baimenak, kokalekuak eta ikus-entzunezko industria. Bilbao Bizkaia Film Commissionen helburua sektorean ospea eta tokia hartzea da, hirian eta Lurraldean garatzen diren ekimen zinematografikoei eta ikus-entzunezko ekimenei laguntza “nahierara” emanez.

Horren arabera, erabaki horrek lehentasunezko bi erronka hauei erantzuten die: alde batetik, hiria eta lurraldea ikus-entzunezko ekoizpenen lehentasunezko helmuga gisa finkatzea eta, bestetik, sustatzaileei konpromiso instituzionala, segurtasun juridikoa, konfiantzazko kudeaketa eta arreta pertsonalizatua bermatzea.

Hazten ari den eta jarduera eta lana sortzeko gaitasuna duen sektore batek eskaintzen dituen aukeren jakitun, 2015ko otsailaren 13an, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten, Udaleko Kultura Sailaren eta BEAZ eta Bilbao Ekintza sozietate publikoen bitartez.