Saltar al contenido

"Open Innovation" dinamikak

Kanpoko ideiek enpresa baten berrikuntza-prozesura dakarten ahalbidea dela-eta, berrikuntza irekiko gero eta ekimen gehiago bultzatzen dira. Beazek hainbat jardueratan parte hartu du eta ezaugarri nagusia jatorri desberdineko zenbait sektoretako antolakundeen arteko lankidetza izan da. Harremanetan oinarritutako berrikuntzaren aurrean gaude.

Bizkaia Open Future_

logotipo Bizkaia Open FutureEkimen hau Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónicak bultzatzen dute Bizkaiko industria sektoreari 4.0 industriarantz aldatzeko laguntza emateko. Bizkaia Open Future_ren helburua eredu digitalerantz transformatzea erraztea, ekin- tzailetzarako talentua erakartzea, bertokoa zein nazioartekoa, eta Bizkaiko industriari laguntzea da. Sentikortze, prestakuntza eta berrikuntza irekiko zenbait programa daude barruan. Berrikuntza irekikoak aukera emango du 5 enpresak —erronka bat proposatuz— ETE, startup eta ekintzaileen 5 proiektu gara ditzaten. BOF_ gune fisiko batez —BIC Bizkaia Ezkerraldeako Ilgner crowdworking gunea— eta gune birtual batez egituratzen da; azken honen bitartez Telefónicak bere berrikuntza irekiko ekimen guztiak koordinatzen ditu 17 herrialdetan.

Informazio gehiago

BIOK!

Logotipo Biok!Berrikuntza irekiko ekimen hau Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Sustapena Garatzeko Sailak bultzatzen du Beazen bitartez. Helburua Bizkaian jarduera ekonomikoa haz dadin eta lanpostuak sor daitezen lagungarriak diren proiektu berriak sustatzea da. Zehazkiago, BIOK! harremanetan jartzen ditu Bizkaiko enpresa erreferenteak eta startup, ETE eta ekintzaileak teknologia-erronka baten bidez. Irabazten duen proiektuak sari bi lortzen ditu. Alde batetik, talde sustatzaileak 15 000 € jasotzen ditu bere kapital soziala handitzeko. Beste alde batetik, erronka proposatzen duen enpresak gutxienez beste 15 000 €-ko proiektu pilotua egiteko aukera izango du. RETAbet.es-ek ekimen honetan parte hartu du.

Informazio gehiago

BIND 4.0

logotipo Bind4.0Eusko Jaurlaritzak Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako Aldundiekin batera bultza- tzen duen bizkortze-programa publiko-pribatua, Euskadiko industria eta ekintzailetza ekosistema indartzeko xedeaz. Helburu hori lortzeko 4.0 industriarako funtsezko teknologietan adituak diren mundu osoko startupen eta Euskadiko enpresa eragileen arteko lankidetza sustatzen du. Sei hilabetez elkarrekin lan egingo dute balio erantsi handiko proiektuak garatzen. Horrela antolakunde handiak talentu onenarekin harremanetan jartzen dira eta beren negoziorako azken teknologiak eta konponbide berriak ezagutzen dituzte. Startupek, halaber, lehen mailako bezeroekin lan egiteko eta merkatu berriak, finantzaketa eta inbertsioa eskuratzeko aukera daukate. 2018ko urtarrilean BINDen bigarren edizioa hasi da eta parte-hartzeak %200etik gorako gehikuntza izan du.

Informazio gehiago

Ideiak pil-pilean lantegia

Premiados empresa Itsasmendi2017ko Bilbao Bizkaia D Week-eko egitarauaren barruan, Beazek antolatu zuen lantegian proiektu berean elkartu ziren gastronomia arloko bi enpresa eta zenbait sormen-sektoretako profesionalak. Helburu orokorra kanpoko ideiek enpresa baten berrikuntza-prozesuetan dakarten potentziala erakustea zen. Helburu zehatzagoaren barruan, Itsasmendi Upelategiari eta Yandiola taldeari beren laneko zenbait arlo bultzatzeko ikuspegi berriak proposatzea zegoen. Ideiak pil-pilean Eusko Jaurlaritzak lideratzen duen Creadis 3 Europako proiektuaren barruan kokatuta dago eta haren helburua euskal kultura eta sormen-industriak indartzea da.

Day One 2017 jardunaldia

2017ko martxoan, Institut de Recherche Pierre Fabrek eta Toulouseko Cancer-Bio-Santé lehiakortasun-Poloak (CBS), Day One aurkeztu zuten Basque Health Cluster-en, biofarmazioa eta osasun-arloko startupen proiektu berritzaileak sustatzeko bultzatzen duten berrikuntza irekiko ekimena. Ikertzeko lehentasuna dute ildoak zein diren azaldu ondoren, bertaratu zirenak animatu zituzten proiektuak aurkeztera eta hurrengo bilera batean beren I+G eta inbertsiogileen aurrean defendatzera. Ekainean Pierre Fabrek eta CBSk parte hartuko duten Europa osoko 30 proiektu aukeratu ziren, horietako 11 euskal erakundeek aurkeztuta. Bilera Beazek kudeatzen duen BIC Bizkaia inkubagailuak antolatu du.

European Study Group with Industry-ren 131. edizioa

Lan taldea2017ko maiatzean Beazen European Study Group with Industryren (ESGI) 131. edizioa burutu zen. BCAMek lehenengo aldiz ekarri zuen foro hori Euskal Herrira matematikako enpresa eta profesionalen artean lankidetza-zubiak sortzeko, industrien erronkei erantzuna emateari begira. Astebetez zenbait ikertzaile lanean aritu ziren lau euskal enpresarekin —CIE Automotive, Eroski, Fon Labs eta Xpheres Basketball Management— fluidoen mekanika konputazional, estatistika eta heuristikarekin zerikusia duten arazoak konpontzeko. ESGI bat Euskadin lehen aldiz burutu zen arren, foro honen ibilbidea luzea izan da 1968an Oxforden sortu zenetik. Ordudanik munduan errekonozituta dago matematika eta industriaren artean jakintza transferitzeko metodo bezala.

Day One 2017 jardunaldia

2017ko martxoan, Institut de Recherche Pierre Fabrek eta Toulouseko Cancer-Bio-Santé lehiakortasun-Poloak (CBS), Day One aurkeztu zuten Basque Health Cluster-en, biofarmazioa eta osasun-arloko startupen proiektu berritzaileak sustatzeko bultzatzen duten berrikuntza irekiko ekimena. Ikertzeko lehentasuna dute ildoak zein diren azaldu ondoren, bertaratu zirenak animatu zituzten proiektuak aurkeztera eta hurrengo bilera batean beren I+G eta inbertsiogileen aurrean defendatzera. Ekainean Pierre Fabrek eta CBSk parte hartuko duten Europa osoko 30 proiektu aukeratu ziren, horietako 11 euskal erakundeek aurkeztuta. Bilera Beazek kudeatzen duen BIC Bizkaia inkubagailuak antolatu du.

Berrikuntza Iberdrolaren Bizkaiko hornitzaileekin

Iberdrola dorreaIberdrolak, Beazekin elkarlanean, 2017an abian jarri zuen programa bat bere hornitzaileekin batera produktu eta zerbitzu berrien garapena bizkortzeko eta Bizkaian berrikuntza bultzatzeko. Estrategia honen oinarria Sozietateen gaineko Zergari buruzko 11/2013 foru arauan ezarritako zerga-kenkariak dira. Kasu honetan, zerga-kredituen transferentzia zuzenak aukera ematen du hornitzaileen I+G+Bko proiektuak osorik edo zatika finantzatzearen truke Iberdrolak zerga-errentagarritasuna lor dezan.