Ir al inicio del contenido

Ekintzailetza aurreraturako laguntza

Bizkaian mundua mugiarazteko zeure euste-puntua daukazu

Bizkaian mundua mugiarazteko zeure euste-puntua daukazu

Badakigu zure ideia berritzailearekin mundua mugiaraz dezakezula; zeure enpresa proiektua gauzatzeko euste-puntu bat baino ez duzu behar. Bizkaian, Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailaren bitartez, zeure asmoa gauzatzeko prozesuan laguntzen zaitugu.

Lurraldeak gizarte, geografia eta ekonomiari dagokionez eskaintzen dituen abantailez gain, baditugu diru-laguntza eta finantziazio-programa zabala, bultzatzeko eta aholkatzeko zerbitzuak, eta baita kokatzeko guneak eta azpiegiturak ere.

Lehenengo urratsa baino ez duzu egin behar. Eta oraintxe da unea. Entzun eta lagundu egingo zaitugu.

Ekintzaile edo startup bat bazara eta zeure ideia berritzailerako kapitala edota finantziazioa behar baduzu, asko eskain diezazukegu.

Ekintzaile edo startup bat bazara eta zeure ideia berritzailerako kapitala edota finantziazioa behar baduzu, asko eskain diezazukegu.

Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak, hurrengoak estaltzeko:

  • Sortu aurretiko gastuak: bideragarritasun-azterketak, prototipoak, bidaiak eta azoketara joatea, kanpoko aholkularitza. Gehienez 60.000 € proiektuko.
  • Enpresa berria sortzeko gastuak: sortze-prima eta kanpoko beste gastu batzuk (marketin plana, lokal baten alokairua, industria jabetzaren babesa…). Gehienez gizarte kapitalaren 15.000 € eta kanpoko gastuetarako 30.000 € proiektu bakoitzeko.
  • Sortu ondoko gastuak: teknologoa edo negozia garatuko duenaren kontratazioa eta bizkortze-gastuak. Gehienez 20.000 € proiektu bakoitzeko.
  • Finkatze-faseko gastuak: Enpresa-bizkortze zerbitzuak. Gehienez 20.000 € proiektu bakoitzeko.

Gainera…

  • Sormen-industrietako proiektu bat baduzu berariazko programa daukagu hasierako etapetan gastuak estaltzeko (bideragarritasunaren azterketak, bidaiak eta azoketara joatea, kapital soziala, lokalaren alokairua…). Gehienez 70.000 € proiektu bakoitzeko.
  • Zure proiektuak gizarte beharrizanetarako konponbide berritzaileak ekartzen baditu, hainbat gastu estaltzen ditugu: kapital soziala, abian jartzea, merkaturatzea, bidaiak eta azoketara joatea, kapital soziala, lokalaren alokairua, negozioa garatuko duen pertsona kontratatzea… Gehienez 50.000 € proiektu bakoitzeko.
  • Arrisku-kapitaleko finantziazioa

    • 450.000€ arteko inbertsioa kapital sozialaren partaidetzan edota partaidetza-maileguetan.
    • Proiektuen mikro-finantziazioa %5eko interesarekin.
    • Sozialki berritzaileak diren ekintzaileen ekimenak bultzatzen ditugu arrisku-kapitaleko berariazko funts baten bidez.

    Beste finantzazio-tresna batzuk

    Crowdfunding Bizkaia

    • Zure proiektuan finantziazioaren bidez parte hartu nahi duten diru-emaile edo inbertsiogileentzako sarbidea. Kontraprestazioa norberaren gogoa betetzea, ordaina nahiz diru-etekina izan daiteke.

    Berrikuntza-funtsa

    • Berrikuntza bultzatzeko funtsa, ETEen berrikuntza-proiektuei laguntzeko aurrezki pribatua baliatzen duena.

    Zerga-kenkariak

    • Berrikuntza teknologikoarengatik (sozietateen gaineko zergaren 63. art.): mozkinen kenkaria egitea edo enpresak mozkinak lortzen dituenerako mailegu fiskala izatea ahalbidetzen du.
    • Mailegu fiskala, enpresa sortu berriek beren I+G+b proiektuak finantzatzen dituzten beste enpresa batzuei transferitu ahal dietena. (64. bis art.)

Baliabide ekonomikoez gain, zure esku jartzen ditugu proiektuaren garapenean laguntzeko zenbait zerbitzu

Baliabide ekonomikoez gain, zure esku jartzen ditugu proiektuaren garapenean laguntzeko zenbait zerbitzu

S.L-en sortze arina

S.L-aren sortze telematikoaren izapidetze arina (72 ordu – 120€)

Mentoring eta enpresak bizkortzea

  • Bizkaia Mentoring Network: esperientzia zabala eta kontaktu asko daukaten mentoreen sarerako sarbidea, zure proiektua bizkortzen laguntza izan dezazun.
  • Zure proiektuak hazkunde arina izateko aukera badu, aholkulari espezializatu taldearen 6 hilabeteko laguntza eskaintzen dizugu.

Elkarlanean finantzatzeko aholkularitza eta laguntza

  • Diru-laguntza eta beste tresna osagarri batzuei buruzko informazio eta aholkularitza (arrisku-kapitala, abalak…) zure proiektua zenbaiten artean finantzatzeko.
  • Ekitaldiak eta banakako bilerak antolatzea startupak, inbertsiogileak eta beste aditu batzuk harremanetan jartzeko (adib. Bizkaia B-Venture)

“Open Innovation” dinamikak

  • Beharrizan jakinak dituzten enpresa eragileak eta konponbideak eskain ditzaketen startupak harremanetan jartzeko lehiaketak (BIOK! Plataforma, Bizkaia Open Future eta BIND 4.0, StartUP! Basque industry 4.0, accelerator Program)
  • Networking jardunaldiak antolatzea enpresek elkar ezagutu eta lankidetza-aukerak aurki ditzaten.

Nazioarteko nodoetan egonaldiak egitea

  • Nazioarteko nodoetan egonaldiak egitea eta aholkularitza jasotzea: Masschallenge, Cambridge Innovation Center (CIC) Bostonen eta Sosa Tel Aviven.
  • Nodo hauetako inkubagailu eta bizkortze-zerbitzuak erabiltzea errazten dizugu eta egonaldi-gastuen zati bat estaltzen dugu.

Prestakuntza

  • Prestaekin programa, enpresak sortzeko diru-laguntzak jaso dituzten ekintzaileei zuzenduta. Helburua enpresa bat sortu berri dutenei beren antolakundearen etorkizunerako funtsezkoak diren gaietan prestakuntza ematea da.

Gainera, zure proiekturako talentua ekartzen, atxikitzen, bereganatzen eta konektatzen laguntzen zaitugu, gure lurraldean eta gizarte-kulturan txertatzeko erraztasunak emanez.

Gainera, zure proiekturako talentua ekartzen, atxikitzen, bereganatzen eta konektatzen laguntzen zaitugu, gure lurraldean eta gizarte-kulturan txertatzeko erraztasunak emanez.

Nazioarteko talentua identifikatzea

  • “Be Basque Talent Network”-erako sarbidea eta parte-hartzea: gaitasun handiko profesionalen sare honek 8.000 kide baino gehiago dauzka, 88 herrialdetan, eta 250 enpresa.
  • Zientzia, ikerkuntza, enplegu… ekitaldi eta azoketan parte hartzea. Helburua gaitasun handiko ikertzaile eta profesionalek Euskadirentzat estrategikoak diren alorretan duten interesa aurkitzea eta bereganatzea da.

Talentudun pertsonak eta haien familiei harrera egiteko laguntza

  • Kanpotarra bazara eta zure familiarekin bazatoz, edo Bizkaian ezartzera datorren norbait kontratatu baduzu, aholkularitza eskaintzen dizugu administrazio gaiez, ostatuaz, osasunaz, eskolaratzeaz eta beste zenbait jardueraz Bizkaian gizarte-kulturako txertatzea errazteko.
  • “Dual Career Centre”-ren bidez, gainera, orientabide pertsonalizatua eskaintzen diogu zure bikotekideari (edo kontratatutako pertsonaren bikotekideari), lan eta gizarte-kultura txertatzeari dagokionez, kontratazio, ekintzailetza, borondatezko lan eta abarrei buruz.

Bizkaian talentua atxikitzea

  • Ikertzaileen integrazioa bultzatzen dugu Bizkaia Talent diru-laguntza programaren bidez, gure lurraldean ikerkuntza proiektuak egiteko gaitasun handiko pertsonen kontratazio-gastuak estaliz.
  • Aholkularitza eta informazio pertsonalizatua eskaintzen diegu 3 euskal unibertsitateetako ikasle gaituenei lan eta lanbide orientabidea emanez (bisitaldiak, enpresekin batera egindako lantegiak, etab.).

Zeure proiektua kokatzeko lekua behar baduzu, zure esku jartzen ditugu kokaguneak eta azpiegiturak. Sustatzen dugun ekosistemak networkinga eta inkubatutako proiektuak bizkortzea bultzatzen du, finkatzen eta hazten laguntzeko.

Zeure proiektua kokatzeko lekua behar baduzu, zure esku jartzen ditugu kokaguneak eta azpiegiturak. Sustatzen dugun ekosistemak networkinga eta inkubatutako proiektuak bizkortzea bultzatzen du, finkatzen eta hazten laguntzeko.

Coworking-guneak

Design Kabi

Coworking-gunea, enpresa-ideia bat eta haren bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa zehazten ari diren ekintzaileentzat.

Inkubagailu sektorial espezializatuak

BIC Bizkaia

Startup eta teknologia bio-mikro-nano, manufaktura aurreratu eta teknologia garbietarako.

BIC Bizkaia Ezkerraldea

Ezkerralde eta Meatzaldeko ekintzaileen proiektuetarako.

KBi Digital

Ekintzailetza digitaleko proiektuetarako.

Unibertsitate-Mintegiak

Zitek Mintegia

Ekintzailetza-kultura bultzatzea eta teknologia oinarriko enpresen haztegia EHUko unibertsitate komunitatean.

Deustokabi

Teknologia oinarriko enpresa haztegia, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatean kokatua..

  • Twitter
  • YouTube
  • LinkedIn
  • Flicker
  • Sindicación RSS

Beaz

GRATIS
VER