Saltar al contenido

BEAZ S.A.U.k sustatzen duen “Bizkaia Mentoring Network" plataforma arautzeko oinarriak

Honako oinarri hauek BEAZ, S.A.U.k bultzatzen duen Mentoring programa -beaz.bizkaia.eus web-orrialdearen bidez eskuragarria- arautzen dute.

1.    Plataformaren titulartasuna

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko  uztailaren 11ko 34/2002 Legeko 10. artikuluan xedatutakoaren arabera, jakinarazi egiten dizugu beaz.bizkaia.eus web orrialdean kokatuta dagoen plataforma hau (“Plataforma”) BEAZ, S.A.U.k (“BEAZ”) kudeatzen duela: A-48229058 I.F.K., Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatua, 1992. Liburukia, 138H folioa, 12903 orria, helbidea Sabino Arana kaleko 8 zenbakian, 48013 Posta Kodea, Bilbo (Bizkaia).
BEAZi buruzko informazio gehiago jaso dezakezu bere beaz.bizkaia.eus web orrialdearen bidez edo e-posta bidaliz posta elektronikoaren helbide honetara: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

2.    Plataformaren helburua

Plataforma honen helburua ekintzaileei (“Ekintzaileak”) enpresa arloan esperientzia eta ibilbide zabala duten aholkulariek (“Aholkulariak”) osatutako harreman-sarea eskaintzea da, Ekintzaileek beren enpresa proiektua garatzeko eta haziarazteko gidaria eta aholkularitza izan dezaten.
Horri dagokionez, eta mentoring programa honen helburuko hartzaileak zein diren zehazteko, Ekintzailetzat honako hauek joko dira: 
-    Sustatzaileak: Bizkaiko Foru Aldundiaren enpresa proiektuetarako laguntza-deialdian enpresa berritzailea sortzeko proiektu bat sortu dutenak. 
-    Startupak: sortu zirenetik gehienez sei (6) urteko antzinatasuna duten elkarteak.
-    ETEak:  zerbitzuak jardunaldi osoan edo baliokidean ematen dituzten hamar (10) langiletik beherako sozietateak.
-    BEAZek ez du aholkularitzarik ematen bere Plataformaren bidez. Haren zeregina soil-soilik Ekintzaileak eta Aholkulariak harremanetan jartzea da, hauek beren ustez interesgarriak diren proiektuetan aholkularitza eman dezaten, bi alderdion artean egindako hitzarmenaren bidez (pertsona biok harremana ahalbidetzen dute plataformako Erabiltzaile erregistratu gisa).
Mentoring programa burutzeko beharrezkoa den konfiantza giroa lortzeko, BEAZek aurretiaz plataforman dauden enpresa proiektuak eta aholkulariak aztertu ditu honako profilak lortzen saiatzeko:
-    Jarduera ekonomikoa eta lanpostuak sortzeko ahalbideak dituzten enpresa proiektuak
-    Balio profesionala egiaztatua izateaz gain honelako proiektuak garatzen laguntzeko konpromiso pertsonala hartzen duten aholkulariak

3.    Plataformaren erabiltzaileen betekizunak


Aurreko epigrafean adierazi den bezala, Plataformako Mentoring programan erabiltzaile mota bik jardungo dute:
-    Ekintzaileak, aholkularitza jasotzeko proiektuak dituztenak
-    Aholkulariak, proiektu horietan orientabidea eta aholkularitza eman dezaketenak
Kasu biotan, Plataformaren Erabiltzaileak izateko zenbait baldintza bete behar dituzte.

3.1    Ekintzaileak


Plataforman erregistratzeko Ekintzaileek hurrengo baldintzak bete beharko dituzte:
1.    Alta eman nahi duen edonork Ekintzailearen definizioa bete beharko du, Oinarri hauen 2. Epigrafean jasotzen diren ekintzaile-moten arabera.
2.    Aurretik Bizkaiko Foru Aldundiak enpresak sortzeko eta haziaratzeko dituen laguntza Programaren batean parte hartu izana edo enpresari egokitutako berrikuntzaren ezartze gradua egiaztatzea.

3.    Ekintzaileak helbidea, soziala zein fiskala, Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea.

3.2    Aholkulariak

Ez da inoiz Aholkularirik onartuko haren jarduera profesionala plataforma honetan egiten duen eskaintzaren (Ekintzaileen esku jarritako aholkularitza edo gidaritza) antzekoa edo osagarria bada, nolakotasun zein edukiari dagokionez.
Alta emateko Aholkulariek baldintza hauek bete beharko dituzte:
1.    10 urte baino gehiagoko esperientzia egiaztatzen duten zuzendari edo profesional aktiboak izatea eta haien ezaguerak Plataformari atxikitako proiektu motarako garrantzitsuak izatea.
2.    20 urte baino gehiagoko esperientzia egiaztatzen duten zuzendari edo profesional erretiratuak izatea eta haien ezaguerak Plataformari atxikitako proiektu motarako garrantzitsuak izatea.
3.    "LinkedIn" gizarte sare profesionalean profil profesionala edukitzea, ekintzaileek haien lanbide esperientziaren edukia ezagutu ahal dezaten eta Plataforman alta emandako Aholkulari profilarekin sinkroniza ahal dadin.

4.    Ebaluatzeko irizpideak

4.1.    Proiektuak


Azaldu dugunez, plataformaren helburua Ekintzaileen esku Aholkulariak jartzea da, proiektuetan aholkularitza eman ahal diezaieten. Horien kalitatea bermatzeko, Plataforman proiektuak onartzerakoan Beazek ebaluatzeko irizpide hauek izango ditu oinarritzat:
-    Hazteko aukerak
-    Berritzailetasuna
-    Proiektuaren heltze-fasea
-    Proiektuaren faseak eta lortzeko mugarriak
-    Proiektuaren zehaztasun maila
-    Espero diren emaitzak, jarduera ekonomiko berria eta lanpostuak sortzeari dagokienez
-    Zuzendaritza taldearen inplikazioa


4.2.    Aholkulariak


Beaz ahalegindu egingo da bere iritziz lan hau egiteko zein diren aholkularirik egokienak erabakitzen eta horretarako ebaluatzeko hurrengo irizpideak izango ditu gidari:
-    Alta eman nahi den aholkularitza arloari edo arloei egokitzen zaien trebakuntza maila.
-    Esperientzia, irakaskuntzan edo kudeaketa espezializatuan, alta eman nahi den aholkularitza arloaren edo arloen arabera.
-    Aurretiaz izandako aholkulari esperientzia
-    Inplikazioa, hurbiltasuna, elkarlanean aritzeko gogoa
-    Enpresak sortzen izandako esperientzia
-    Harreman sarea

5.    Alta emateko prozedura eta Plataformaren funtzionamendua arautzen duten Oinarriak onartzea

Erabiltzaile erregistratu legez alta emateko prozesua eta, ondorioz, profil mota bietan (Ekintzailea/Aholkularia) Plataformaren funtzionaltasunetara iristea hurrengo faseen arabera egiten da:

5.1.    Alta eskaera


1)    beaz.bizkaia.eus web orrialdean alta eskatzeko formularioa betetzea  eta espresuki onartzea, horretarako dagoen laukitxoa markatuz, indarrean dagoen legezko arautegia betez aplikatzen den pribatutasun politika onetsita. Halaber, plataforma arautzen duten oinarri hauek onartzeko beste laukitxo bat markatu behar da.
Ekintzaileari dagokionez, erabiltzaile erregistratu legez alta emateko aurretiaz BEAZek Ekintzailea bera eta proposatzen duen proiektua balioztatu beharko du, eta horrek esan nahi du Plataforman gutxienez proiektu bat kargatu behar dela.
Alta emateko eskaeran bete behar diren datuak, lehenengo eta behin, Aholkulari/Ekintzaile profilari dagozkienak dira. Aholkulariaren kasuan LinkedIn-ekin sinkronizatuko dira, baina Ekintzailearenak eskuz sartuko dira. Azken kasu honetan, aipatutakoaren arabera, aholkularitza emango zaien Proiektuen datuak sartu beharko dira
Gainera, eskatzen diren beste datuen artean berebiziko garrantzia dute proiektu eta Aholkulariei dagozkienak (azken kasu honetan Gaitasunak deritze). Merkatu / Sektore, Jarduera Arlo eta Eremu geografikoari dagozkienak dira. Horietan guztietan zabaltzen den menuaren bidez hainbat aukera hautatu ahalko dira.
Alta emateko eskaera jaso eta gero. BEAZek jaso izana baieztatuko du gehienez hogeita lau (24) orduko epean posta elektronikoa bidaliz, hori galeraz lezakeen arrazoi teknikorik edo gainditu ezinezkorik izan ezik. Alta-eskaera bidali denetik aipatutako epean baieztatzeko e-postarik jasotzen ez badu, Aholkulariak/Ekintzaileak berehala jakinarazi beharko 94 439 56 22 telefonoaren bidez, egindako eskaeraren titularraren datuak eta harremanetarako telefono bat emanez, Plataforman egindako alta-eskaera jaso dela begiratzeko eta egiaztatzeko.
Halaber, alta eskatzeko prozeduran datuak oker sartu badira, aurreko lerroaldean aipatutako bideren bat erabili beharko du zuzen daitezen eskatzeko.
Plataformak ez du baimenduko Erabiltzaile berak (posta elektronikoaren helbidea) alta emateko eragiketa errepikatzea, aurretik egindako eskaera sistematik kentzeko aurretiaz BEAZi jakinarazi ez bazaio.
BEAZek alta-eskaera jaso eta aztertu ondoren, egindako eskaera sakonago aztertzeko elkarrizketa pertsonala egin behar den erabakiko da, eskatzailea Erabiltzaile erregistratua izan dadin aukerarik izanez gero.
Nolanahi den ere, alta eskaeraren jaso-agiria bidaltzen denetik hamar (10) laneguneko epean, hori galeraz lezakeen arrazoi teknikorik edo gainditu ezinezkorik izan ezik, eskatzaileak elkarrizketa egiteko deia edo ez dela Plataforman onartua izan adierazten duen mezua jasoko du.
2)    Ekintzaileak/Aholkulariak BEAZekin edo BEAZek izendatzen dituenekin elkarrizketa pertsonala egitea, Plataforman sartzeko egokiak ote diren egiaztatzeko.
3)    Aholkulariari dagokionez, Oinarri hauetako 3. eta 4. epigrafeetan aipatutako betekizunak egiaztatuko dira. Ekintzaileari dagokionez, 3. epigrafeko betekizunez gain, proiektua 4. epigrafean agertzen diren onarpen-irizpideen arabera balioztatuko da.
4)    Onespena. Ekintzaile/Aholkulariaren proiektuari edota profil profesionalari dagokionez BEAZen balorazioa onestekoa bada, Plataforman alta emateko fasea hasiko litzateke.
5)    Proiektuak edota profil profesionalak prozesu hau gainditzen ez badu, egoera horren berri emango da elkarrizketa egin eta hurrengo hamar (10) lanegunen barruan,  hori galeraz lezakeen arrazoi teknikorik edo gainditu ezinezkorik izan ezik.

5.2.    Plataforman behin betiko alta ematea

Alta emateko eskaera onartu ondorengo urratsak:
1)    BEAZek Ekintzaile/Aholkulariari Plataformara sartzeko kredentzialak ematea (erabiltzaile izena eta pasahitza). Datu hauek posta elektronikoaren bidez bidaliko zaizkio erregistratutako erabiltzaileari elkarrizketa egin eta hamar (10) eguneko epean, hori galeraz lezakeen arrazoi teknikorik edo gainditu ezinezkorik izan ezik. 
2)    Ekintzaile/Aholkulariaren kredentzialen lehen sarbidea eta balioztatzea, erregistratutako Erabiltzailea bihurtzea dakarrena.
Erabiltzailea izatea eta jarraitzea erabat doanekoa da eta  erregistratutako Erabiltzailearentzat ez dakar inolako kontraprestazio ekonomikorik BEAZen ez eta beste hirugarren baten alde.
Hala ere, BEAZek eskubidea izango du bere irizpideen arabera Plataforman Erabiltzaile erregistratua izateko edozein eskaera ukatzeko, erabakia justifikatu beharrik izan gabe.
3)    Ekintzaile/Aholkulariaren eta Plataforman kargatutako datuen argitalpena, BEAZek edukiak onartutako baldintzetara egokitzen direla egiaztatu eta gero.
Argitaratutako datuen titularrak hortik aurrera akatsik edo egin  beharreko aldaketaren bat ohartuko balu, BEAZekin harremanetan jarri beharko du 94 439 56 22 telefonoan edo gure Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikoaren bidez, egindako eragiketaren titularraren datuak, harremanetarako telefono zenbaki bat eta egin beharreko aldaketak jakinaraziz, eduki berria begiratu eta argitaratu ahal izateko.
4)    Plataformaren funtzionaltasunerako sarbidea eta baliagarritasuna, Aholkulari eta Ekintzaileen artean elkarreragina izan dadin. Alta emateko prozesua bete ondoren eta Plataforman erregistratutako Erabiltzaile legez, Ekintzaile/Aholkulariak Oinarri hauetan eta Plataforman aipa daitekeen eta aplikagarria den beste edozein lege testutan agertzen diren arau eta baldintzak osorik onartzen ditu eta horiek betetzeko konpromisoa hartzen du.

6.    Plataforman baja emateko prozedura

6.1.    Erregistratutako erabiltzaileen baja

1)    Borondatezkoa
Ekintzaile eta Aholkulariek aukera izango dute egoki deritzotenean Plataforman baja emateko, hori adieraziz Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera e-posta bidalita eta beren nortasuna argiro azalduta, beti ere Plataforman sortutako harremanen ondorioz aholkularitza prozesu batean sartuta ez badaude. Hau gertatuko balitz baja ez da gertatuko aipatutako prozesua amaitu arte.
Baja emateko baldintzak beteko balira BEAZek mezua jaso eta hurrengo bost (5) lanegunen barruan gauzatuko du (posta elektronikoaren bidez jakinaraziko du), hori galeraz lezakeen arrazoi teknikorik edo gainditu ezinezkorik izan ezik.
2)    Zenbait arrazoirengatik
BEAZek Plataformako profilei baja emateko eskubidea izango du (horrek ezinbestez erregistratutako Erabiltzaile egoera galtzea ekarriko luke) hurrengo kasuetan:
-    Aholkulariek edota Ekintzaileek Baldintza hauek betetzen ez dituztenean
-    Aholkulariek edota Ekintzaileek urtebeteko epean Plataforman inolako ekintzarik egin ez dutenean
Erabiltzaile erregistratu legez baja emateak automatikoki Plataforman dagoen informazio guztirako sarbidea galtzea ekarriko du. Horregatik, gomendatu egiten dizugu baja eman baino lehen Plataforman dauzkazun informazio edo eduki guztiak deskarga ditzazun. Erregistratutako Erabiltzailearen profilari baja BEAZek ematen badio, gehienez 72 orduko epea utziko du, erregistratutako Erabiltzaileari profilaren baja eman diola jakinarazten dion unetik zenbatuta, BEAZek informazioa ezabatu baino lehen bere titulartasunpeko informazio eta eduki guztiak deskarga ahal ditzan.

6.2.    Proiektuen bajak


Halaber, BEAZek baja eman ahalko lieke Ekintzaileek aurkeztutako proiektuei:
-    sei (6) hilabeteko epean, Plataforman argitaratzen denetik zenbatuta, aholkulariekin hitzarmenik lortu ez badute, BEAZek Ekintzailearekin denboraldi hori alderdi biok egokitzat jotzen duten epean luzatzea erabaki ezik.
-    aholkularitza eskaini denean, BEAZek baja emango du Plataforman prozesu hori amaitu ondoren edo prozesua hasi zenetik urte bateko (1) epea igarota.
Hala ere, proiektu bati baja emateak ez du esan nahi Ekintzaileak Aholkulariarekin izan dezakeen hitzarmena amaitu denik. Iraupena eta amaitzeko beste baldintza batzuk alderdi bion arteko hitzarmeneko estipulazioetan finkatuko dira, proiektuak Plataforman duen iraunalditik at eta alderdiak Erabiltzaile erregistratu egoeran izatetik at, gauzatu den unea gorabehera.
Nolanahi den ere, BEAZek eskubidea izango du edonori baja emateko haren jokabidea edo proiektuak BEAZen edo Plataforman zerikusirik duen norbaiten irudi, interes edo eskubideentzat kaltegarria bada, bereziki konfidentzialtasun eta jabetza industrial eta intelektualari dagozkienentzat eta, oro har, Oinarri hauetako edukia edo Plataformaren oinarria den fede oneko printzipioa urratzen denean.

7.    Plataformaren erabilera eta erabilgarritasuna

Erregistratuta dagoen Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du Plataforma iruzurra egiteko helburuarekin ez erabiltzeko eta BEAZen edo hirugarrenen irudia, interesak eta eskubideak kalte ditzakeen jokabiderik ez izateko. Halaber, erregistratutako Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du Plataforma kaltetzeko, baliogabetzeko edo gainkargatzeko nahiz edozein modutan normaltasunez erabiltzea eta funtzionatzea eragoz dezakeen ekintzarik ez egiteko.
Oinarri hauetako edukia edo Plataformari dagokionez jasota dagoen beste edozein betekizun edo baldintza betetzen ez bada, BEAZek Plataformara sarbidea mugatzeko, eteteko edo bertatik egozteko ere eskubidea izango du, xede horretarako beharrezkoa izan dadin edozein neurri tekniko hartuz.
Plataforma eskuragarri egongo da online urteko egun guztietan, hogeita lau (24) orduz egunean, eta soilik etengo da sarbidea mantentze-lanengatik edo ezin gaindituzko arrazoiengatik.
BEAZek aurretiaz jakinaraziko ditu Plataforman egingo diren etenaldiak, planifikatuta daudenean edota aurreikus daitezkeenean eta, behintzat, zatiz erabiltzea ez eragozteko neurriak hartuko ditu. Erregistratutako  Erabiltzaileak espresuki onartzen du etenaldi horiek ez dutela inolako eskubiderik sortuko Plataforma erabilgarri ez egoteagatik BEAZi diru-kopururik eskatzeko nahiz horren ondorioz bestelako erantzukizunik eskatzeko.
Azkenik, BEAZek uneoro eskubidea izango du Plataformaren bidez erregistratutako Erabiltzaileen esku jartzen dituen informazio gizarteko zerbitzuen jarraikortasunaz erabakitzeko.

8.    Plataformaren azalpena eta haren trazabilitatea

8.1.    Ezarpen pribatuaren gunea

Erabiltzaile erregistratu legez alta emateko prozesua amaituta, Plataformak eskaintzen dituen zerbitzuak baliatu nahi dituenean erabiltzaile izena eta pasahitza idatzi beharko ditu. Erregistratutako erabiltzaileak informazio hori galdu edo ahaztuko balu, Plataformak badauka pasahitza berreskuratzeko sistema automatizatua erabiltzaile horri dagokion e-postaren bidez. Halaber, erregistratutako Erabiltzaile bakoitzak edukiak editatzeko gune pribatua dauka eta egitura aldatu egiten da nolakotasunaren arabera.

8.1.1.    Ekintzailea

1)    Profila
Atal honetan hiru informazio mota bereizi behar dira:
-    Erabiltzaileak edita ditzakeen datuak: kokapen eta harremanetarako informazioa.
-    Informazio orokorra eta adierazleak. Alta eskatzen den unean sartzen dira eta aldatzeko BEAZekin harremanetan jarri behar da 94 439 56 22 telefonoan edo, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektroniko helbidearen bidez.
-    Proiektuei dagokien informazioa, aurretiaz BEAZen baimena behar duena.
-    Halaber, dokumentuetarako atal bat dago eta Erabiltzaileak bere enpresa proiektua hobeto ulertzeko egokitzat jotzen dituen artxiboak igo ahalko ditu, artxibo bakoitzeko 5Mbko muga izanik.
2) Ezarpenak
Atal honetan sarbiderako pasahitza eta erregistratutako Erabiltzailearen ezaugarriei buruzko aipamen txiki bat kudea daitezke. Erabiltzaileak biok edita ditzake, jakina.

8.1.2.    Aholkularia

Kasu honetan informazio pertsonala osorik edita daiteke, LinkedIn-eko profilarekin egindako sinkronizaziotik baitator. Aholkulariek beti izango dute aukera hori eta tratamendu bera izango luke kokapen eta harremanetarako.
Hala ere, Gaitasunei dagokien atalak (Merkatua/Sektorea, Jarduera arloa eta eremu geografikoa) aurretiaz BEAZen baimena beharko du aldatu izateko, aipatutako bideak erabiliz: 94 439 56 22 telefonoa edo, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektroniko helbidearen bidez.

8.2.    Ekintzaile eta Aholkulariaren arteko elkarreragin gunea

Bigarren gune hau berdina da Erabiltzaile mota biontzat eta bertan Ekintzaileak eta Aholkulariak elkar-trukatuko dituzten ekintzen fluxua kargatuko da, haien harreman-egoeraren arabera:
1) Aurre-harremanak
Ekintzaileak Proiektu baten onespena lortzen duenean Plataformak profilaren arabera Proiektu horren beharkizunetara egokitzen diren Aholkulariak erakutsiko ditu, bat-etortzearen mailaren arabera ordenatuta.
Maila hori handia, ertaina edo txikia izango da, proiektuen ezaugarriekin bat datozen Aholkulariaren gaitasun kopuruaren arabera.
Ondoren, Ekintzaileak interesatzen zaizkion aholkulariak hautatu ahalko ditu, aurre-harremanerako abisua eginez, eta honako egoera batean egon ahalko da:
-    Aztertzeko: abisua bidali ondoren Aholkulariengandik erantzunik jaso ez bada.
-    Onartua: Aholkulariak jasotako Proiektuan aholkularitza emateko hitzarmen bat negoziatzeko fasera pasatzea erabaki badu, hitzarmen-proposamena eginez.
-    Ezetsia: Aholkulariaren ustez egindako eskaria sakontzeak merezi ez badu edo aholkularitza prozesua egiteko beharrezko gaitasunik edo denborarik ez badu, Aurre-harremanari uko eginez.
Ekintzaileak alta emandako Proiektu bakoitzetik egindako Aurre-harremanen egoera monitorizatzeko ahalmena izango du eta Aholkulariak zuzenean egingo du hori Aurre-harremanen ataletik.
2) Hitzarmenak
Ekintzaileak/Aholkulariak hitzarmen-proposamena lortu ondoren bion arteko negoziatze-prozesua hasiko da. Plataforman dituzten kontsoletatik horien egoera ikusi ahalko dute eta hauetako bat izango da:
-    Negoziatzen, prozesu horretan dagoen bitartean.
-    Lortua, azkenik ados jarri badira.
-    Lortu gabe, ados jarri ez badira.
Aholkulariak eta Ekintzaileak egingo duten hitzarmeneko estipulazioak gorabehera, BEAZek erregistratutako Erabiltzaileen esku jarriko du Hitzarmen Eredu bat eta nahi duten bezala erabili ahalko dute, hitzarmenerako gida bezala, guztiz edo zatika, soil-soilik alderdi bion artean hitzarmenak ezartzea errazteko.
Erabiltzeko eskaintza honek ez du inolako betebeharrik sortzen erregistratutako Erabiltzaileen aldetik eta, horrenbestez, ezin du inolako erreklamaziorik sortu BEAZentzat erregistratutako Erabiltzaileen aldetik. Oinarriok onartzen dituztenean erabiltzaileek espresuki onartzen dute hau.
Ekintzaileak alda emandako Proiektu bakoitzetik abian jarri diren hitzarmenen egoera monitorizatzeko ahalmena izango du.
3) Mentor track
Aholkulari eta Ekintzailearen artean hitzarmena lortu ondoren hasitako aholkularitza proiektuetarako soil-soilik, Proiektua atal honetara pasatuko da, eta alderdi bion irizpideen arabera prozesuaren mugarri nagusiak zein diren zehaztuko da.
Helburua prozesuaren trazabilitate egokia izan dezaketen mugarriak Plataforman sartzea da.
4) Azken ebaluaketa
Atal honek garrantzi handia du eta BEAZek monitorizatzea Plataforma osoan geroan sartu beharko diren hobetzeko oinarria izango da.
Honi buruz, eta aholkularitza prozesuen emaitza ebaluatzeari begira, balioztatzea eta ixtea derrigorrezkoa da alderdi biontzat, Ekintzaile eta Aholkulariarentzat, ekintza hori lehenik nork egin duen aintzat hartu gabe.

8.3.    Dokumentazio lagungarriaren gunea

Gune honetan bi dokumentu mota daude:
-    Plataformaren funtzionamenduaren aurkezpena
-    Aholkularitza prozesurako hitzarmen eredua
-    Plataforma arautzen duten oinarriak
Gainera, ohar litezkeen beharrizanen arabera, Plataformaren erabilera eta aholkularitza prozesua hobeto ulertzeko lagungarria izan litekeen bestelako dokumentazioa karga liteke.

9.    Erregistratutako Erabiltzaileen konpromisoa

Aholkularitza prozesuari ahal den hobekien hasiera ematen zaiola  eta plataformak ondo funtzionatzen duela eta aprobetxatzen dela bermatzeko, erregistratutako erabiltzaileek konpromisoa hartzen dute zenbait baldintza betetzeko.

9.1.    Ekintzailea

a)    Plataforman aldi berean alta emanda gehienez bi Proiektu edukitzea.
b)    Proiektua planifikatzea eta kontrolatzea, mugarrien zein aurrekontu-mailaren ikuspegitik.
c)    Proiektuan lan egingo duen lantaldea izatea, enpresako goi-mailakoa.
d)    Proiektuan agertzen diren jarduerak burutzeko legez eska daitezkeen lizentzia eta baimenak izatea eta beharrezkoa den edozein aseguru edo segurtasun neurri kontratatzea.
e)    Konfidentzialtasun konpromisoa sinatzea, Plataforman eransten den ereduaren arabera edo Ekintzaileak eta Aholkulariak libreki erabakitzen dutenaren arabera.
f)    BEAZi aholkularitza prozesuaren bitartean edo amaitutakoan eskatzen duen informazioa ematea eta xede horretarako Plataforman jarritako formularioan azken ebaluaketa egitea, Plataforman sortutako harremanaren ondorioz egin diren aholkularitzapeko proiektuetan.
g)    Aholkularitza-prozesuan sor dadin beste edozein ekintza, Proiektua aurreikusitako era eta epean egitea errazteko.

9.2.    Aholkularia

a)    Proiektuaren aholkularitza lana planifikatzea, Proiektuan aurreikusitako epeak bete ahal daitezen.
b)    Aholkularitza lana Ekintzailearenganako ”hurbiltasun” balioarekin egitea.
c)    Aldi berean emango duen proiektuen aholkularitza zerbitzua mugatzea, bere zeregina egokiro bete ahal dezan, muga ezartzea kasu bakoitzean BEAZen esku geldituko delarik.
d)    Konfidentzialtasun konpromisoa sinatzea, Plataforman eransten den ereduaren arabera edo Ekintzaileak eta Aholkulariak libreki erabakitzen dutenaren arabera, BEAZko aholkulari sarearen bitartez esku har dezakeen Proiektuei dagokienez konfidentzialtasun konpromisoa betez.
Hortaz, Aholkulariak konpromisoa hartzen du bere konfidentzialtasun-betebeharrak ez betetzeagatik Ekintzaileak jasan litzakeen kalteen ondorioz izan litekeen edozein erreklamaziotatik at geldi dadin.
BEAZi aholkularitza prozesuaren bitartean edo amaitutakoan eskatzen duen informazioa ematea eta xede horretarako Plataforman jarritako formularioan azken ebaluaketa egitea.
e)    Aholkularitza-prozesuan sor dadin beste edozein ekintza, Proiektua aurreikusitako era eta epean egitea errazteko.
Erregistratutako Erabiltzaileek dituzten aipatutako konpromisoez gain, BEAZek eskubidea izango du beste edozein neurri hartzeko, Plataforman dauden Proiektuen garapena eta funtzionamendua hobetzeko eta Plataforman parte hartzen duten Ekintzaile eta Aholkularien arteko konfiantza handitzeko, horixe baita haren baliorik handiena.

10.    Plataformatik kentzeko arrazoiak

Plataforman baja emateko Prozedurako 8. epigrafean agertzen denaren kalterik gabe, Erregistratutako Erabiltzaileak bertatik kentzeko arrazoi izango dira hauek:
a)    BEAZen ustez erregistratutako Erabiltzaileek aurreko epigrafean adierazitako konpromisoak arrazoirik gabe ez betetzea.
b)    Ekintzaileak eta Aholkulariak sinatutako hitzarmena ez betetzea, egokiro egiaztatua.
c)    Ekintzaileak edo Aholkulariak bere web orrialdeetan edo gizarte sareetan jendearentzat mingarriak izan daitezkeen edukiak argitaratzea, esate baterako eduki lizunak, iraingarriak, xenofoboak edo bereizgarriak.
d)    Pertsonak erlijio jakin batera bihurtzea helburutzat duten edukiak sortzea; afiliazio politiko jakina dutenak nahiz alderdi edo antolakunde politiko batek sustaturik direnak; antolakunde horientzat dirua bildu nahi dutenak; parte hartzen dutenentzat arriskutsuak izan daitezkeenak.
e)    Alta emateko prozesuan edo Plataformarekin elkarreraginean emandako edozein informazio faltsifikatzea.
f)    Plataformaren funtzionamendua kalte dezakeen edo Plataformak oinarritzat duen Ekintzaile eta Aholkularien konfiantza printzipioaren kontra doan edozein ekintza edo jarduera.
Halaber, Ekintzaileei dagokienez, Proiektua aurkeztu zuen legezko ordezkaria edo autonomoa aldatzea ere, BEAZen ustez Proiektua ondo amai dadin kaltegarria izan daitekeenean, baztertzeko arrazoia izango da.

11.    Plataformako Edukien jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak. Erabiltzeko lizentziak.

11.1.    Plataforma eta bere Edukien jabetza intelektual eta industriala

Plataformako edukien erabiltzeari, diseinu grafikoari (look and feel), azpiko ordenagailuko programei (iturburu-kodeak barne) eta Plataforma eta aplikazioak (testuak, grafikoak, argazkiak, bideoak, soinu grabaketak, etab.) (“Edukiak”) dagozkion jabetza intelektualeko eskubideak (edukien gaineko sui generis eskubidea) BEAZenak edo bere lizentziadunei dagozkie. Plataforman (markak edota merkataritza izenak) edota aplikazioetan dauden bereizgarriei dagokienez, BEAZenak edo bere lizentziadunei dagozkie.

11.2.    BEAZenak edo bere lizentziadunenak diren bereizgarriak

BEAZek Plataforman erantsi dituen bereizgarriei dagokienez (markak, merkataritza izenak, logotipoak edo beste edozein bereizgarri) (“Bereizgarriak”) soilik berak edo bere lizentziadunek dute titulartasuna.

11.3.    BEAZek ez ditu lagatzen jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak

Erregistratutako erabiltzaileak Plataforma erabiltzeak ez du esan nahi Plataformari, Edukiei edota BEAZen Bereizgarriei  dagokienez jabetza intelektual edo industrialaren inolako eskubiderik lagatzen denik. Horretarako, Oinarrion bidez, legez baimenduta dagoen kasuetan edo aurretiaz BEAZen baimena izan ezik, erregistratutako erabiltzaileari espresuki debekatzen zaio Plataforma edo Edukiak erreproduzitzea, aldatzea, banatzea, jendartean zabaltzea, baliatzea, ateratzea edo berrerabiltzea eta BEAZen bereizgarriak inola erabiltzea.
Plataforman erregistratutako Erabiltzaile egoera lortzeak esan nahi du BEAZek Eduki eta Bereizgarriak erabiltzeko baimena ematen diola:
-    esklusiboa eta aldaezina ez dena
-    lurralde-eremu batean erabiltzeko mugarik gabe
-    Erregistratutako Erabiltzailea Plataforman dagoen denboraldira mugatua
-    Erregistratutako erabiltzaileak Proiektua egiteko eta aholkularitza prozesurako egin behar duen plataformaren erabilerara mugatua
Erregistratutako Erabiltzaileak ezin izango ditu erabili Edukiak eta Bereizgarriak Plataformatik at. BEAZek erregistratutako Erabiltzaileari bermatu egiten dio lizentziatzen diren eskubideak era baketsuan erabiliko direla.
Erregistratutako Erabiltzaileak ezingo dizkio beste inori azpilizentziatu, inolaz ere, BEAZen titulartasunpeko jabetza intelektual eta industrialari dagokionez emandako erabilera eskubideak.
Erregistratutako Erabiltzailea garaian garaiko jabetza intelektual eta industrialari dagokion legeria betetzera behartuta gelditzen da, eta baita Plataformaren bidez eskaintzen diren Eduki edota Bereizgarriak inolaz ere ez ustiatzera.

11.4.    Erregistratutako Erabiltzailearen jabetza intelektual eta industrialaren titulartasuna eta BEAZi lizentzia ematea.

Erregistratutako beste Erabiltzaile batzuek ikustea
Erregistratutako Erabiltzaileak BEAZi adierazi eta bermatu egiten dio Plataforman sartuko duen edozein edukiren jabetza intelektual eta industrialaren legezko titularra dela edo, bestela, beharrezko lizentziak dituela. Horrenbestez, Erregistratutako erabiltzaileak adierazi eta bermatu egiten du plataforman aipatutako edukiak sartzeak ez dituela inolaz ere urratuko inoren jabetza intelektualaren eskubideak nahiz beste edozein eskubide.
Erregistratutako erabiltzaileak BEAZi jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei (markak, logotipoak eta beste edozein zeinu bereizgarri barne) eta Plataforman erants litezkeen edukiei dagokienez izan daitekeen beste edozein eskubideri buruzko  lizentzia ematen dio, esklusibotasunik gabe, eskuz aldaezina, doanekoa eta lurralde-mugarik gabe erabiltzeko, soil-soilik BEAZek Ekintzaileen arteko harremana Plataformaren bidez buru dezan. Aipatutako lizentziak edukiak Plataforman dagoen bitartean iraungo du.
Erregistratutako Erabiltzailea bihurtzean konpromisoa hartzen du erregistratutako Erabiltzaileak bere titulartasunpeko jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak bidegabeki erabiltzeagatik norbaitek egin lezakeen edozein erreklamaziotatik at geldi dadin.
Halaber, Erregistratutako Erabiltzailea da Plataformaren bidez eskaintzen dituen edukiak argitaratzearen erantzule bakarra jabetza intelektual eta industrialaren jabetza-eskubideak bete beharra egongo balitz. Eduki horiek kontsultatu eta begiratu ahalko dituzten erregistratutako Erabiltzaileek soilik erabili ahalko dituzte Aholkulari eta Ekintzaileen artean harremanak ezartzeko eta ezin izango dituzte erabili beren xede propioetarako ez eta beste webgune batzuetan argitaratu ere. BEAZek ez du erantzukizunik izango Erregistratutako Erabiltzaileek Plataformatik kanpo edukiak bidegabeki erabiltzen baditu. Erregistratutako Erabiltzaileei gomendatu egiten zaie jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak dituen informaziorik eta enpresa ikuspegitik garrantzitsua den beste edozein informaziorik argitara ez dezaten, erregistratutako beste  erabiltzaile batzuek bidegabeki erabili ez dezaten.

12.    Lotura-politika

Erregistratutako Erabiltzaileek ezin izango dute beste webgune batzuekin loturarik ezarri, salbu eta horiek Plataforman argitaratzen diren Proiektuen edukiekin lotura badute eta horien jabe badira edo argitaratzeko baimena badute.
Hortaz, konpromisoa hartzen dute erantzukizuna beren gain hartzeko eta aipatutako baldintzak betetzen ez dituzten loturak argitaratzearen ondorioz izan daitekeen edozein erreklamaziotatik at geldi dadin.
BEAZek bere gain hartuko ditu soilik Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko  uztailaren 11ko 34/2002 Legeak bere 17. artikuluan bitartekari-zerbitzuak hornitzen dituztenentzat aurreikusten dituen erantzukizunak, Plataforman lotura izan dezaketen nahiz beste batzuek bere baimenarekin lotu ahalko dituzten webguneei dagokienez.

13.    BEAZen erantzukizuna eta Plataformaren bermeak

Erregistratutako Erabiltzaileak jakin behar du sare irekien bidez egiten diren komunikazioek mehatxu asko daukatela eta, beraz, ez direla seguruak. Erregistratutako Erabiltzailearen erantzukizuna da mehatxuok era egokian kontrolatzeko neurri teknikoak ezartzea eta, besteak beste, software amarrutsua -birusak, troiarrak…- detektatzeko sistema gaurkotuak izatea, eta nabigatzaileen segurtasun adabakiak edukitzea. Informazio gehiago jasotzeko Internetera sarbidea ematen dizun hornitzailearengana jo dezakezu eta zure beharrizanetara egokitutako konponbideak eman ahalko dizkizu.
BEAZek ez du erantzukizunik izango erregistratutako Erabiltzaileari erabilitako bitartekoari datxezkion arriskuen ondorioz egindako kalteengatik, ez eta bere sistemetan eta tresnetan izan daitezkeen urrakortasunen ondorioz sortutakoengatik ere. BEAZek ez du bermatzen bere sistemen erabateko segurtasuna eta segurtasun-neurri egokiak hartu dituen arren, ezin da baztertu erabat urrakortasunak izateko aukera eta, ondorioz, erregistratutako Erabiltzaileak kontuz ibili behar du Plataforman elkarrekiten duenean.
BEAZ soilik izango da Plataforma erabiltzearen ondorioz sortutako kalteen erantzulea kalte horiek BEAZen dolu edo arduragabekeria larriarengatik zuzenean sortzen direnean eta erregistratutako Erabiltzailearen arduragabekeriarik egon ez bada. Halaber, eta Legeak baimentzen duen gehieneko neurrian, BEAZek ez du bere gain hartuko kontratuz kanpoko, kontratuzko edo bestelako erantzukizunik hartzen erregistratutako Erabiltzailearekin eta beste alderdi batzuekin. BEAZek ez du inolaz ere erantzukizunik izango mozkinak edo aukerak galtzeagatik edo ezarritako edozein isunengatik, nahiz eta BEAZi kalte horiek jasateko aukera zegoela jakinarazi, salbu eta BEAZi egotzi ahal bazaizkion.
BEAZek ez du Plataforman erregistratutako Erabiltzaileak egiten duen erabilera kontrolatzeko inolako betebeharrik hartzen. Beraz, ez du bermatzen erregistratutako Erabiltzaileak Plataforma Oinarri hauetan ezarritakoaren arabera erabiliko duenik eta ez du erregistratutako Erabiltzaileak hornitzen dituen datuen egiazkotasuna, jadanekotasuna, zorroztasuna edota benetakotasuna egiaztatzeko betebeharrik. Aurreko lerroarteetan aipatutako erantzukizunak mugatzeak ez du eraginik ez kalterik eragingo erregistratutako Erabiltzailearen alde legez aplika litezkeen eskubideetan.
BEAZek ez du erantzukizunik izango, besteak beste, hurrengo kasuetan:
-    Erregistratutako Erabiltzailearen informatika tresnetan birusek, harrek, troiarrek eta beste edozein elementu kaltegarrik sortutako kalte-galerak.
-    Erregistratutako Erabiltzaileak sortutako edozein motatako kalte-galerak, telekomunikazio sareen akats edo deskonexioengatik eraginda, Plataforma bertan behera uztea, baliogabetzea edo etetea dakartenean. Horri dagokionez, Erregistratutako erabiltzaileak aitortu egiten du Plataformara sartu ahal izateko BEAZen kontroletik at dauden hirugarrenek hornitutako zerbitzuak behar direla (adibidez: telekomunikazio sareen operatzaileak, sarbide hornitzaileak, etab.) eta haien fidagarritasuna, kalitatea, jarraikortasuna eta funtzionamendua ez dagozkiola BEAZi eta ez dagoela horren erantzukizunen aretan zerbitzuaren baliagarritasuna bermatzea.
-    Beste batzuen informazioa, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko Legeak ematen duen zentzuan bitartekaritza zerbitzuen emaile legez aritzen denean, jakin ondoren dagokion informazioa kendu ez bada izan ezik.
-    Erregistratutako Erabiltzaileak jabetza intelektual eta industrialari buruzko arautegia ez betetzea eta, bereziki, Edukiak deskargatzea, horiek inoren esku jartzea eta beste inork bere erabiltzaile izena eta pasahitza galtzea edo bidegabeki erabiltzea.
BEAZek ez du erantzukizunik izango hitzarmen eta kontratazioa egiteko prozeduretan, kontratuen edukian eta Aholkulari eta Ekintzaileek erabakitako baldintza ekonomikoetan. Horri dagokionez BEAZek ez du erantzukizunik izango Plataformaren bidez Ekintzaile eta Aholkularien esku jartzen diren kontratu ereduen egokitasun eta zehaztasunaz eta lotesleak izan gabe soilik orientabidea emateko direla ulertu behar da. Ekintzaileek eta Aholkulariek beren harremana egokitzat jotzen duten hitzarmenaren arabera arautu ahalko dute
Ekintzaile eta Aholkulariek konpromisoa hartzen dute BEAZ beren harremama arautzeko elkarrekin erabaki dituzten baldintzak Ekintzaileek eta Aholkulariek ez betetzeagatik sor litekeen edozein erantzukizunetatik at uzteko.
BEAZek soilik erantzungo du erregistratutako Erabiltzaileen aurrean Plataformaren baliagarritasun eta funtzionaltasunaz

14.    BEAZek emandako zerbitzu gehigarriak

BEAZek, Mentoring plataformaz gain, Ekintzaile eta Aholkulariei zerbitzu gehigarriak eskaini ahalko dizkie eta beren baldintzen arabera arautuko dira, hala nola:
a)    Aholkularien trebakuntza
b)    Ekintzaileen trebakuntza
c)    Arrakasta izan duten mentoring proiektuak hedatzea edota mentoring esperientzia onenak goraipatzea
d)    Aholkularien Kluba sortzea
e)    Noizbehinkako jardunaldiak eta Plataformako Aholkulari edo Ekintzaileen arteko bilerak
f)    “Bizkaia Mentoring Network”en helburuetan lagungarriak izan daitezkeen beste batzuk

15.    Plataformako datuen tratamendua eta cookieen erabilera

Erregistratutako Erabiltzaileari jakinarazi egiten zaio Oinarrien atal honetan xedatutakoa osorik aplikatu ahalko zaiola alta eskatzeko formularioa bidaltzen duen unetik bertatik, nahiz eta Plataformako zerbitzuen kontratazioa bi faseko sistema baten bidez egin, Oinarriotako hirugarren atalean ezartzen den bezala.

15.1.    BEAZek datu pertsonalei emango dien tratamendua

Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (“DPBL”) xedatutakoa eta garatzen duen arautegia betez, BEAZek erregistratutako erabiltzaileari jakinarazten dio alta emateko formularioaren bidez ematen dituen datuak eta etorkizunean Plataformako Erregistratutako Erabiltzaile legez eman ditzakeenak  BEAZ, S.A.U.ren –helbidea: Sabino Arana 8a, 48013 Posta Kodea, Bilbo (Bizkaia)-  fitxategi batean sartuko direla, erregistratutako Erabiltzaile legez bere alta kudeatzeko eta mantentzeko, garatzeko, kontrolatzeko eta BEAZekin duen harremana gauzatzeko. Halaber, jakinarazi egiten dizugu erregistro honen bidez erabiltzaile izena eta pasahitza esleitzen dizkizugu, nahi duzunean Plataformako erregistratutako Erabiltzaile legez saioa hasi ahal izateko eta, horrenbestez, dauzkan funtzionaltasun guztiak baliatu ahal izateko. Halaber, Plataforman erregistratzeak esan nahi du sartuko dituzun datu pertsonalak Erregistratutako beste Erabiltzaile batzuek ere ikus ditzaketela eta, ondorioz, Oinarri hauek onartzean argitalpen horren berri daukazu eta espresuki baimena ematen duzu horretarako, Aholkulari eta Ekintzaileen aretan behar diren harremanak gauzatzeko.
Erregistratutako Erabiltzaileak adierazi eta bermatu egiten du Plataformaren bitartez ez duela inoren datu pertsonalik argitaratuko.
Halaber, BEAZek adierazi eta bermatu egiten du ez duela inoren datu pertsonalik emango Plataformaren bitartez, horren berri eman eta dagokion baimena jaso ezik.
Alta emateko formularioan dauden datu guztiak derrigorrez bete behar dira. Datu horietakoren bat falta bada BEAZek ezin izango die erantzun Ekintzaile eta Aholkularien eskaerei.
Erregistratutako Erabiltzaileak espresuki onartzen du BEAZek bere datu pertsonalak erabil ditzala jarduerei buruzko informazioa eta albiste-buletinak bidaltzeko, edozein hedabideren bidez, elektronikoak barne (SMS, posta elektronikoa, etab.) eta bereziki BEAZek eta Bizkaia Mentoring Network Plataformaren eremuan BEAZekin elkarlanean ari diren beste batzuek antolatzen dituzten ekimenei buruz informazioa emateko eta parte hartzen gonbidatzeko.
BEAZekin eta bere jarduerekin zerikusia duten jakinarazpenak jasotzea onartu badu, datuak xede horrekin erabiliak izan dadin ezetza eman ahalko du beti, horretarako posta elektronikoa Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera edo jakinarazpenetan bertan agertzen diren bideak erabiliz.
Posta elektronikoaren helbide horretan bertan bere datuen edozein aldaketa jakinarazi ahalko du gure fitxategietan dagoen informazioa beti gaurkotuta egon dadin eta akatsik izan ez dezan. Hortaz, adierazi egiten du eman dizkigun informazioa eta datuak zehatzak, gaurkotuak eta egiazkoak direla.
Edonoiz baliatu ahal ditu datuak ikusteko, zuzentzeko, ezabatzeko eta haien erabilera ezesteko eskubidea, legez aurreikusitako eran, horretarako lehen aipatutako posta elektronikoaren helbidera zuzenduz, eskaerarekin batera nortasuna egiaztatzen duen agiri ofizial baten kopia erantsiz.
Halaber, Plataformaren konfidentzialtasun politika onartzean adierazi egiten du bertan emandako informazioa eta datuak zehatzak eta egiazkoak direla, 18 urte baino gehiago dituela, eta, kasua balitz, pertsona juridikoak izanez gero Ekintzaile edo Aholkulariaren legezko ordezkari baimendua dela.

15.2.    Plataformaren gaurkotze, gorabehera eta funtzionaltasun berriei buruzko jakinarazpenak bidaltzea

BEAZek noizean behin jakinarazpenak bidali ahalko dizkie erregistratutako Erabiltzaileei gorabehera, funtzionaltasun berri, aplikagarriak diren lege testuetan izandako aldaketa eta zerbitzuaren eta Plataformaren gaurkotzeei buruz. Jakinarazpen horiek beharrezkoak dira zerbitzua emateko eta, beraz, ez dira merkataritza komunikaziotik joko Datu Pertsonalen Babeserako Legean aurreikusitakoaren ondorioetarako.

15.3.    Erregistratutako Erabiltzaileen Informazioaren Segurtasuna

BEAZek ezarrita ditu beharrezko neurri teknikoak eta antolaketakoak datuen segurtasuna bermatzeko eta alda edo gal daitezen eta baimenik gabe erabili edo eskura daitezen ekiditeko, teknologia, bildutako datuen nolakotasuna eta dituzten arriskuak aintzat hartuta, Datu Pertsonalen Babeserako Legea garatzeko Arautegia onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuko VIII. Tituluan xedatutakoa betetzeko.

15.4.    Inoren Webguneekin lotzea eta beste Pribatutasun Politika batzuk

Plataforma honek beste web-orrialde batzuekiko loturak eduki ditzake. Kontuan har ezazu BEAZ ez dela beste web-orrialde batzuetako datuen pribatutasun eta erabileraren erantzule. Datuak babesteko arauok soilik Plataforma honetan agertzen den informazioari aplikatzen zaio. Gomendatu egiten dizugu gure Plataformako loturetatik nahiz beste eraren batean baliatzen dituzun beste web-orrialde batzuen pribatutasun politikak eta datuen tratamendua irakur ditzazula.

15.5.    Ekintzaileek eta Aholkulariek egindako datu bilketa eta erabilerari buruzko erantzukizuna

BEAZek ez du erantzukizunik izango Ekintzaileek eta Aholkulariek lor ditzaketen hitzarmenen ondorioz egingo dituzten informazio-trukeetan. Horregatik, Ekintzaileei eta Aholkulariei gomendatu egiten diegu sinatzeko elkartrukatuko dituzten lege testuak zehatz-mehatz irakur eta berrikus ditzatela. Hortaz, gogoratu egiten dizugu BEAZ erakundeak ez duela inolako loturarik Ekintzaile eta Aholkulariekin.
Bestalde, erregistratutako Erabiltzaileak BEAZek eskaintzen dituen funtzionaltasunak erabiltzearen erantzule bakarra dela onartzen eta aitortzen du. Hori dela eta, BEAZek ez du erantzukizunik izango Erregistratutako Erabiltzaileak inoren datu pertsonalekin egindako erabilerarengatik.
Erregistratutako Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du BEAZ erantzukizunetatik at uzteko Oinarri hauetan aurreikusitakoa betetzen ez bada, datu pertsonalak babesteko eta informazio-gizarte eta merkataritza elektroniko zerbitzuetako arautegiei dagokienez.

15.6.    BEAZen cookie politika

Plataformak cookieak erabiliko ditu nabigazioa errazteko eta balio erantsiko funtzionaltasunak eskaintzeko.
Cookieak Erregistratutako Erabiltzaileari dagokion informazioa biltzeko prozedura automatikoak dira, gure Plataformaren ohiko erabiltzaile legez errekonozitzeko eta bere gustu eta lehentasunei egokitutako funtzionaltasun eta zerbitzuak eskaintzeko. BEAZek Erregistratutako Erabiltzaile legez Plataformara sartzeko eta Erregistratutako Erabiltzailea egiaztatzeko eta idendifikatzeko cookieak erabiliko ditu beti; azken hauek saioko cookieak izango dira beti, hau da, Plataforma uztean ezabatu egingo dira.
Aurreko lerroaldean aipatutako cookietariko batzuk instalatzea guztiz derrigorrezkoa da Plataformaren operatibotasunerako eta deskatibatu egiten bada gerta liteke Plataformaren funtzionaltasunetako batzuk ezin erabiltzea.
BEAZek zuzenean edo beste laguntzaile batzuen bidez tratatu ahalko ditu cookieak, dagozkion konfidentzialtasun hitzarmenak ezarrita; hauexek dira BEAZek Plataforman erabiltzen dituen edo erabili ahalko dituen cookieak:
•    Cookie teknikoak: Erabiltzaileari aukera ematen diote Plataforman nabigatzeko eta bertan dauden zenbait aukera edo zerbitzu erabiltzeko: adibidez saioa identifikatzeko, sarbide mugatuko lekuetara sartzeko, nabigatu bitartean segurtasun elementuak erabiltzeko eta edukiak hedatzeko edota elkartrukatzeko.
•    Pertsonalizatzeko cookieak: Erabiltzaileari aukera ematen diote zerbitzura Erabiltzailearen terminalean ezarritako zenbait irizpideren arabera aurredefinitutako ezaugarri orokor batzuekin heltzeko, hala nola hizkuntza, zerbitzura heltzeko nabigatzaile mota, sarbiderako erabiltzen den eskualdeko ezarpenak, etab.
Kontuan hartu behar da Plataforman eskaintzen diren zenbait zerbitzu eta funtzionaltasun erabili ahal izateko Interneteko nabigatzailean cookieak gaituta eduki behar direla. Zehazki, cookie tekniko hauen bidez Plataformak erregistratutako Erabiltzaile legez identifikatu ahalko zaitu Plataformara sartzen zaren bakoitzean, horrela zerbitzu eta funtzionaltasun horiek erabiltzeko aukera emanez..
Hala ere, Erregistratutako erabiltzaileak nahi duenean cookie hauek baimentzeko, blokeatzeko edo ezabatzeko aukera dauka bere nabigatzaileko ezarpen-aukeren bidez.

16.    Apkikagarria den Legea eta dagokion jurisdikzioa

Datu Pertsonalen Babeserako Legeko 3. artikulua betez, Plataformaren erabilerari aplikatzen zaizkion Legeak zuzenbide zibil arruntekoak izango dira.
Oinarri hauetan dagoen xedapenen bat baliogabekotzat joko balitz kendu edo ordeztu egingo litzateke. Nolanahi den ere, baliogabetasun adierazpen horrek ez du eraginik izango Oinarriotan jasota dauden gainerako xedapenen baliagarritasunean.
Plataforman alta euskaraz nahiz gaztelaniaz  edo aldi berean bi hizkuntzotan egin daiteke.
Alderdi bion artean sor daitekeen edozein eztabaida Bilboko (Bizkaia) Epaitegi eta Auzitegietan ebatziko da.

Martín Fuica
 
Funtsezko gaietan enpresa nagusiaren laguntza izatea, esate baterako garapen korporatiboan, ezinbesteko baldintza da edozein spin offek arrakasta izan dezan

Martín Fuica
CAF Transport Engineering