Saltar al contenido

Bizkaia Orekan Sakonduz: eskualdeko lehiakortasuna eta lurralde-oreka bultzatzeko estrategia

Bizkaia Orekan Sakonduz Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailaren eta BEAZen lankidetzako ekimena da, tokiko eta eskualdeko garapen-agentziekin batera, eta lurraldeko enpresen lehiakortasuna modu orekatuan sustatu nahi du.

Helburua, beraz, Bizkaiko eskualdeen lehiakortasuna indartzea da, tokiko eta eskualdeko garapen-eragileekin lankidetzan arituz, Bizkaiko lurralde osoan dauden industria-sarearen eta zerbitzu aurreratuen lehiakortasun-palanken gainean jarduteko, eta, horrela, hazkunde jasangarria eta kalitatezko enplegua sortzeko. Azken xedea lankidetzako gobernantza-eredu bat eraikitzea eta sendotzea da, Bizkaiko tokiko eta eskualdeko garapen-agentziekin eta BFAko Ekonomia Sustatzeko Saileko eta BEAZeko lantaldeekin batera sarean lan eginez, enpresei bideratutako ekimenen garapena bultzatzeko, berrikuntzaren, nazioartekotzearen eta ekintzailetza aurreratuaren bidez lehiakortasuna sustatzeko, garapen jasangarriaren helburuekin bat etorriz.

Bizkaia Orekan Sakonduz 2016 eta 2020 bitartean garatu zen Bizkaia Orekan ekimenaren etapa berri bat da, eta lehen fasean ezarritako oinarriak indartu nahi ditu, honako balio hauetan oinarrituta:

  • HURBILTASUNA: tokiko eta eskualdeko eragileen eta beren lurraldeko enpresen artean, jarduerak ezagutzeko eta tokiko errealitateetara egokitzeko iturri gisa.
  • KOORDINAZIOA: sarea osatzen duten eragile eta erakundeen artean, komunikazio arina eta eraginkorra bultzatuz.
  • ERAGINKORTASUNA ETA EMAITZETARA BIDERATZEA: denboraren, pertsonen eta baliabideen dedikazioa egokitzeko.
  • MALGUTASUNA ETA EGOKITZEKO GAITASUNA: errealitateen heterogeneotasunari erantzuteko, bai enpresa-sarearen barruan, bai garapen-agentzien erritmo desberdinetan.
  • ELKARLANA: eskualdeko eragileek eskaintzen duten kapilaritatea Ekonomia Sustatzeko Sailak duen malgutasun eta entzuteko gaitasunarekin uztartzeko..
  • KONPROMISO PARTEKATUA: Sustapen ekonomiko industrialarekin eta ekimen ororen azken hartzaileak diren Bizkaiko enpresekin.

Beaz

GRATIS
VER