Saltar al contenido

Bilbao Bizkaia Design Council

Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sortu zuten ekimen honen helburua sormen-industriak sustatzea da, Bilbo-Bizkaiaren garapen ekonomikoa bultzatzeko eta nazioartean zabalkundea lortzeko.

Haren jarduera nagusia hamar sektoretan burutzen da eta ezaugarri hauek dituzte: gazteentzako lanpostuak sortzea, batez ere hiri inguruetan burutzen dira eta hiri eta lurraldearen etorkizunerako konponbide estrategikoak aurreratzeko eta proposatzeko gaitasuna dute. Hauexek dira sektoreok:

Arkitektura, artea, artisautza, bideo-jokoak, diseinua, komunikazioa, eduki digitalak, ikus-entzunezkoak, barrualdeetako diseinua eta moda.

BiDC 2013. urtean sortu zen eta antolaeran bi atal dauzka: Kontseilua, ekonomia, kultura eta akademia munduko 32 erakunde esanguratsuk osatua; eta sormen sektoreetako 200 enpresak baino gehiagok osatzen duten Foroa. 

Eguneroko kudeaketa Bilbao Ekintzak eta Beazek burutzen dute; Beazek, gainera, BiDCren idazkaritza teknikoa ere darama.

BiDCren weba