Saltar al contenido

Kalitate politika

Beaz baltzuaren azken helburua enpresa berritzaileak sortzea eta Bizkaiko enpresa egituran berrikuntza sustatzea da. Bere kalitate politika enpresaren gizarte erantzuki-zunaren irizpideak aintzat hartuta ezarri du. 

Zuzendaritzaren helburua da interesa dutenek enpresan honako ezaugarriok ohartzea: gizarte erantzukizuna kontuan hartzea, emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzen ahalegintzea, bere langileen osasunari arreta handia ematea eta, oro har, zerbitzua ematen dion gizartearen ongizateari begira aritzea. Horrenbestez, legezko beharkizunak eta borondatez sinatu dituenak betez, aldi berean etengabeko hobekun-tzan oinarritutako lan sistema atxiki ahalko du, enpresa bikaintasunaren esparruan bere helburuak lortzen laguntzeko. 

Bere zereginak betetzeko eta bere jardueren etengabeko hobekuntza bultzatzeko eta beraiei lotutako prozesuak azaltzeko,  Beazek daukan kudeaketa sistema dokumenta-tuak aukera ematen du halako batean bere jarduerak nola egin behar diren jakiteko, nornahik egiten dituela ere. Horrela eraginkortasuna bermatzen da eta, gainera, eran-tzuna ematen die hainbat sistemaren beharkizunei:

  • Kalitatearen kudeaketa (UNE-EN ISO 9001:2015)
  • I+G+bren kudeaketa (UNE 166002:2014)
  • Ingurumenaren kudeaketa (UNE-EN ISO 14001:2015)
  • Webgune irisgarrien kudeaketa (UNE 139803:2012)
  • Lan arriskuen prebentzioaren kudeaketa
  • Berdintasunaren kudeaketa
  • Datu pertsonalen babesaren kudeaketa
  • Emaitzen babes eta ustiapena

Beazko zuzendaritzak eta langileek aintzat hartu behar dute dagokien alderdi guztien eskariak eta lege eta arauak eta enpresak sinatu dituen bestelako beharkizunak betetzeak duen garrantzia, berrikuntzak eta merkatuak eskatzen dituzten teknologia alda-ketak alde batera utzi gabe eta ingurumenari dagokionez jarrera etengabe hobetzeko konpromiso aktiboa hartuz::

  • Kontsumoak optimizatuz
  • Sortutako hondakinak gutxituz eta egokiro kudeatuz 
  • Gure jarduerek sortzen duten kutsadura prebenituz eta murriztuz
  • Enpresa bezero eta hornitzaileei ingurumenari dagokionez kontzientziazioa zabalduz

Gainera, Beazen kudeaketa sistemari dagozkion ekintza guztiak, lanpostu guzti-guztietan eta zentzurik zabalenean, etengabeko hobekuntzaren ikuspegitik egin behar dira, hau da:

  • Aurrez aurretik planifikatuz
  • Planifikatutakoaren arabera burutuz
  • Egindako lana kontrolatuz eta berrikusiz
  • Lortutako emaitzak egiaztatuz eta baliozkotuz
  • Espero diren emaitzak lortzeko behar diren hobekuntzak eginez

Hori lortzeko enpresak konpromisoa hartzen du honako helburu orokorrak betetzeko:

  • Bere helburu eta xedeak ezartzeko eta berrikusteko esparrua finkatzea, hala nola arduradunak, baliabideak eta adierazleak, den-dena dagozkien kudeaketa planen barruan.
  • Beazko langileengandik interesatua dauden alderdi guztien eskariak betetzeko konpromisoa hartzea eta lege  eta arautegiak eta libreki Beazek sinatutako beste-lako beharkizunak betetzea.
  • Barruko zereginak optimizatzea, baliorik eransten ez duten lanak baztertuz, ezar-tzen diren helburuak betetzeko beharrezkoak diren baliabideak jarriz eta langileei lortutako emaitzen berri emanez. 
  • Inguruaren zaintza eta merkatuaren prospektiba indartzea, proiektu propioak eta inorenak aztertzearekin batera aurreikuspen teknologikoa egiteko oinarria sor dadin.
  • Barruko eta kanpoko arriskuak eta aukerak identifikatzeko eta kudeatzeko sistema bat ezartzea.
  • Bere bezeroak diren enpresei, hornitzaileei, kontratistei, eta azpikontratistei Beazen ezarritako kudeaketa sistemari lotuta dauden gaietan ezarritako arauak betetzeko gomendatzea. 
  • Lortzea bezerotzat nahi dituen gizarte eragileek honelako enpresatzat hartzea: kalitate, berdintasun, berrikuntza, ingurumen eta lan segurtasun eta osasunarekin konprometitua; sozialki arduratsua eta bere ekite eremuaren etengabeko hobe-kuntza lortzeko grinatsua. 

 

Politika hau bat dator enpresaren kultura eta balioekin eta ezagutu, ulertu, bereganatu, garatu, berrikusi eta noizetik noizera gaurkotu behar da. Ezartzea zuzendari-tzaren lehentasunezko helburua eta Beazko langile guztien erantzukizuna da. 

 

Bilbon, 2015eko azaroaren 26an

 

Beaz

GRATIS
VER