BIZKAIA INBERTSIO FOROA

2025/11/25

Parte hartzen duten startupen profila

ODEI

Softwarea / Eraikuntza

Eraikuntza-proiektuen kudeaketa integralerako plataforma. Eraikuntza-enpresa ertain eta handientzako obren kontrol operatibo erraza eta arina. Suediako historiako azpiegitura-proiekturik handienaren monitorizazioa: Stockholm-ko Bypass Proiektua.

QUANVIA

Kuantikoa / Health

Bio-Quantum Reader, biomarkatzaile proteikoak detektatzeko NV Centers-en oinarritutako plataforma kuantikoa. Teknologia honek gaur egungo probek baino 1.000 aldiz sentsibilitate handiagoa eskaintzen du, gaixotasunen diagnostiko goiztiarra eta eramangarria ahalbidetuz.

KINERGY FUEL CELL

Energia / Hidrogenoa

20 eta 100 kW bitarteko PEM erregai-pilen sistema osoak garapen eta ekoizpena, mugikortasun industrialerako eta off-grid aplikazioetarako. Teknologia propioa plaka bipolarretan, FCCU eta BOP kontrola, fabirkazioa barne, eraginkortasunean, iraunkortasunean eta eskalagarritasunean fokuratuta.

BOXIFY

Softwarea / Retail

Merchandisingaren eta opari korporatiboen sektoreko dena-bat plataforma, ekoizpena, pertsonalizazioa, inbentarioa, online denda eta nazioarteko bidalketak biltzen dituena. Aukera ematen die enpresei beren merchandisinga eta logistika automatizatzeko eta eskuordetzeko maila globalean.

GIIDEBA SALUD

Health

Produktu mediko berritzaileak, immobilizatutako pertsonengan zauriak prebenitzeko. SkinKeeper (ehungintza adimenduna, % 100eko eraginkortasun klinikoarekin), eremu kalteberenak (omoplatoak, coxiak, ukondoak eta orpoak) babesten dituen kit berrerabilgarria da. Inpaktu hirukoitza eta laneratze neurodibergentearen bultzatzea.

FROM LAB TO FIELD

Elikadura / Kirola

Kirol-elikadurarako soluzio berritzaileak, zientzian eta bioteknologian oinarrituak, ikerketa produktu funtzional bihurtuz. Formulazio aurreratua, analisi sentsoriala eta teknologia integratzen ditu errendimendu altuko kirol-gehigarriak sortzeko eta atletei tresna zehatzak, seguruak eta zientifikoki baliozkotuak erabiliz laguntzeko.

CODECONTRACT

Softwarea

SaaS plataforma. Blockchain eta IAren bidez, datuak modu proaktiboan biltzeko prozesu arautuak gauzatzea eskaintzen du, bai hornidura-katearen barruan eta bai kate osoan.

RUNMATCH

Sare Sozialak / Kirolak

Esperientziazko running-eko sare sozial globala, entrenamendua, nutrizioa, bidaiak eta komunitatea aplikazio bakar batean biltzen dituena. Aplikazio horrek korrikalariak konektatzen ditu erritmoaren, adinaren, hiriaren jatorriaren eta helmugako erritmoaren arabera.

Sabino Arana 8, 48013 Bilbao