BIZKAIA INBERTSIO FOROA

2024/11/20

Parte hartzen duten startupen profila

BASQ COMPANY SL

Jasangarritasuna eta merkataritza

Berrikuntza modaren industrian, jasangarritasunean ikuspegi sendoarekin, planetarekin konprometitua zapatilak eta arropa ekologikoa, beganoa eta denboraz kanpoko diseinua sortzeko.

BIOMETRIKS HEALTH S.L.

Medical Device

Neuroherrabilitaziorako gailuen garapenean espezializatutako teknologia. Bere ikuspegiak, garuneko lesioa eta hartutako kalte kognitiboa edo motorra duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea ahalbidetzen du.

BIOQ MICROELECTRONICS

Medical Device

Biosentsore medikoak eta bioimpedantziako espektroskopian (BIS) oinarritutako kardiologiako eta pneumologiako patologia kronikoak monitorizatzeko gailuak garatzen, fabrikatzen eta merkaturatzen espezializatutako ingeniaritza.

CANCERAPPY

Biotechnology

IAan oinarri teknologikoa duen minbiziaren aurkako farmako berriak aurkitu eta garatzeko soluzioa. Bere helburua sendagai eraginkorragoak sortzea da, garapenean porrot egiteko arriskua murriztuz eta lotutako albo-ondorio txikiagoekin.

ERREKA INFORMATIKA, S.L.

Fintech

Autonomoei eta ETEei zuzendutako kudeaketa eta fakturazio softwarea, enpresa jarduera mota guztietara molda daitekeena, eraginkortasun operatiboa hobetzen duena, legea eta zergak betetzen direla bermatuz.

EXIRIO

Fintech

Finantza erakundeekin eta kriptomoneta plataformekin lotutako ondare pertsonala kudeatzeko aplikazioa, erabiltzaileari errendimendu historia osoa eta metrikoak ematen dizkiona.

SAMYLABS

Industrial Equipment

Metalezko 3D inprimagailuak diseinatu, fabrikatu eta merkaturatzea, LPBF (Laser Powder Bed Fusion) bidez hauts metalikoa galdatzeko teknologiarekin, hainbat aleaziotan kalitate handiko piezak lortzeko.

THREAT LATTICE

Cibersecurity

Ziber-segurtasuneko soluzioa, ziber-mehatxuekiko esposizioa denbora errealean ikusteko aukera ematen duena, defentsa jarrera ebaluatuz. Erabakiak hartzeko eta arriskuak kudeatzeko informazio garrantzitsua ematen du.

Sabino Arana 8, 48013 Bilbao