Ir al inicio del contenido

  • Servicios

    Bizkaiko ETEei eta ekintzaileei laguntza emateko zenbait zerbitzu eskaintzen ditugu.

EIC Accelerator

Beazek hiru faseko zerbitzu bat garatu du, EIC Accelerator finantzaketa-programa izapidetzen laguntzeko hazkunde-potentzial handiko I+G+b proiektu bat garatzen ari diren eta finantzaketa-kopuru handiak behar dituzten enpresei.

Jarraitu irakurtzen

Kontratazio publikoan gaikuntza

Kontratazio Publikoko Prozesuetan Trebatzeko Zerbitzuaren barnean sartzen dira erosketa publikoen arloko prestakuntza (EP) eta berrikuntzaren arloko erosketa publikoa (BEP). Zerbitzu honek, beraz, irtenbide integrala eskaintzen du, BEP ikuspegi berezi batekin enpresak indartzen dituena kontratazio publikoko prozesuetan sortzen diren aukerak eraginkortasunez ulertu eta baliatzeko beharrezkoak diren baliabideak eta gaitasunak emanez.

Jarraitu irakurtzen

Modelizazio Matematikoa

Aholkularitza zerbitzua prozesuak hobetzeko aukerak identifikatzeko, diseinuak optimizatzeko, tresna konputazional berriei buruzko orientabideak emateko eta zerbitzu edo produktu berriak definitzeko. Irtenbide horiek lortzeko, Bizkaiko startupak edo ETEak erregistratzen ari diren datuak aztertu eta ustiatzen dira.

Modelizazio Matematikoko zerbitzua Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) erakundearen Transferentzia Unitatearekin (KTU) lankidetzan eskaintzen da.

Jarraitu irakurtzen

Bizkaia Mentoring

Kudeatzen dugun sare baten bidez enpresetako aholkulariak eta hazteko gaitasun handiak dituzten startupak harremanetan jar daitezen errazten dugu, proiektu horiek bizkortzeko elkarlanean ari daitezen. 

Jarraitu irakurtzen

EgokINN

Bizkaiko ETEen trantsizio digitala eta berdea sustatzeko asmoz, BEAZek prestakuntza aurreratuko programa bat proposatzen du, bi erronka horiek dakartzaten negozio-aukera berriak identifikatzen laguntzeko.

Jarraitu irakurtzen

Diru-laguntzen mapa

Finantzaketa lortzeko eta enpresen hazkundea suspertzeko jardunaldiak

Zerbitzu honen bidez, hainbat jardunaldi antolatzen ditugu Bizkaiko enpresak Bizkaiko Foru Aldundiak eskaintzen dituen laguntzen, zerbitzuen eta finantzaketa-tresnen osagarri diren beste erakunde batzuetara hurbiltzeko. Saio hauek finantzaketa eta proiektuen osagarri izan daitzekeen tresnen aukera-sorta zabaltzea eskaintzen da, haien ezaugarriak zuzenean ezagutzeko aukera emanez.

Jarraitu irakurtzen

"Open Innovation" dinamikak

Kanpoko ideiek enpresa baten berrikuntza-prozesura dakarten ahalbidea dela-eta, berrikuntza irekiko gero eta ekimen gehiago bultzatzen dira. Beazek hainbat jardueratan parte hartu du eta ezaugarri nagusia jatorri desberdineko zenbait sektoretako antolakundeen arteko lankidetza izan da. Harremanetan oinarritutako berrikuntzaren aurrean gaude.

Jarraitu irakurtzen

Beaz Acceleration Program

Beaz Acceleration Program startup publiko-pribatuen lehen azeleragailua da Bizkaian, eta startup bakarrak bilatzen ditugu, hazkunde-fasean eta negozio-eredu eskalagarri batekin, proiektuaren garapenean laguntzeko.

Jarraitu irakurtzen

  • 1
  • 2
  • Twitter
  • YouTube
  • LinkedIn
  • Flicker
  • Sindicación RSS

Beaz

GRATIS
VER