Ir al inicio del contenido

Design Kabi

Design Kabi coworking gune bat da, zehazte-fasean edo negozioa abian jarri eta enpresaren bideragarritasuna begiratu eta aztertzeko fasean dauden enpresa proiektuetarako.  

Beazen dago kokatuta eta bertan egoteko denboraldia hilabete 1 eta 12 hilabete bitartekoa da, luzatu egin daiteke proiektuaren aurrerapen arabera.

Inkubagailu honetan gehien baloratzen diren gaien artean, proiektuaren etapa berdinetan dauden beste ekintzaileekiko eta Bizkaiko lurralde historikoan abian jartzeko fasean dauden beste eremu geografiko batzuetako ekimenekiko elkarrekintza, eta Beazko lantalde tekniko guztiaren esperientzia eskura izatea daude.

Instalazioak 

Design Kabi coworking gune bat da eta komunitatearen ideia sorreratik bertatik landu zen.

Fisikoki 200m2ko lekua da eta bertan 24 lanpostu baino gehiago jar daitezke, denboraldi batean elkarrekin dauden hamar-hamabi ekintzailetza proiektu.

Helburua proiektuek elkarren esperientziatik edan dezaten da. Hala ere toki orokorrak malgutasunez pentsatuta daude eta badauzka lan pertsonalagorako, trebakuntzarako, bilerak egiteko eta atseden hartzeko tokiak.

Design Kabi Beazen dago kokatua (2. solairuan), tranbiaren Sabino Aranako eta metroaren San Mameseko geltokien aurrean.

Zerbitzuak

  • Wifi konexioa, fotokopiagailua, inprimagailua, eskanerra, bilera pertsonalak egiteko aretoa
  • • Harrera, segurtasun zerbitzua, garbitze zerbitzua, jantoki eta vending-makinen erabilera.
  • Laguntza teknikoa eta tutoretza (orientabidea, informazioa meta jardueren zabalkundea).
  • Elkarlana eta sinergiak sortzea errazten duten dinamikak

Gunearen eskaera

  • Twitter
  • YouTube
  • LinkedIn
  • Flicker
  • Sindicación RSS

Beaz

GRATIS
VER