Prestaekin
Prestaekin negozio-ideiak kudeatzeko prestakuntza- eta trebakuntza-proposamena da, Bizkaiko lurraldeko talde ekintzaileentzat. Zerbitzuaren helburua da ekintzaileen eta startupen trebetasunak eta gaitasunak hobetzea beren enpresa-proiektuei dagozkien kudeaketa-arloetan.
Honako hauen bidez laguntzen dizugu
Gaikuntzako 8 modulu tematiko, talde-prestakuntzako saioen eta tutoretza pertsonalizatuen bidez:
Ideiaren analisi kritikoari buruzko prestakuntza, balio-proposamenari garrantzia emanez. |
|
Inbertitzaileen aurrean aurkezpen sendoa egiteko trebetasunak eta tresnak garatzea. |
|
Brandingerako sarrera, marka eraikitzeko eta kudeatzeko prozesu estrategikoan inplikatutako metodologia eta tresnak. |
|
lean startup metodologia-esparrurako sarrera eta Business Model Canvasen erabileran sakontzea. |
|
Proiektua prestatzeko gakoak ezagutzea, inbertitzaileentzat erakargarria izan dadin. |
|
Finantza-informazioa interpretatzeko trebetasunak garatzea. |
|
Proiektu bat balizko inbertitzaileentzat modu erakargarrian aurkezteko funtsezko elementuak ulertzea. |
|
Kudeaketa-ereduetan gaitzea. |
Norentzat?
Zerbitzu hau azken bi urteotan Bizkaian enpresa berritzaile berri bat sortu duten ekintzaileei zuzenduta dago, baita gaur egun Bizkaiko eskualdean ekimen berritzaile berri bat garatzen ari direnei ere.